Noiz sortua: 2016-05-20 00:30:00

ATZEKOZ AURRERA. Marga Berra Zubieta. Diseinatzaile grafikoa

«Desberdinak beti du zerbait berdina dena»

Hizkuntza ezberdinetan berdin ahoskatzen diren hitzak bildu ditu Berra Zubietak. Jolas horri tiraka, 24 panel jarri ditu Donostiako Katalunia plazan, eta bihar tailer bat egingo du han.
GORKA RUBIO / ARGAZKI PRESS

Ihintza Elustondo -

2016ko maiatzak 20

Hizkuntzen arteko zubiak eraiki ditu Marga Berra Zubietak (Hendaia, Lapurdi, 1990) In Varietate Concordia proiektuan (Aniztasunak elkartzen gaitu). 11 hizkuntzatako hiztunak elkartu, eta hizkuntza horietan berdin ahoskatzen diren hitzak bildu ditu. Ateratako ondorioak herritarrei ezagutarazteko, panel batzuk jarri ditu Donostian, eta liburu bat eta webgune bat sortu ditu, Donostia 2016rekin elkarlanean.

Hizkuntza ezberdinetan badira berdin ahoskatzen diren hitzak?

Bai, bai. Pila bat aurkitu ditugu. Adibidez, cent katalanez ehun da, eta sen txekieraz, amets. Idatzi ez, baina berdin ahoskatzen dira biak.

Aztertutako hizkuntzek badute loturarik beren artean?

Linguistikoki eta etimologikoki, ez. Joko bat da; ez du zentzurik, absurdoa da. Katu, finlandieraz, kalea da, eta, euskaraz, katu katua da. Baina horrek ez du erran nahi katuak eta kaleak zerikusirik dutenik. Pentsa dezakegu baietz: katuak bizi zirela kalean... Irudimena martxan jartzeko parada ematen digu.

Iazko udaberrian egin zenuen tailer bat dago jolas horren oinarrian.

11 hizkuntzatako 11 parte hartzaile bildu genituen, Donostian bizi direnak. Parte hartzaile bakoitza bere ama hizkuntzaren ordezkaria zen, ahoskera ondo menperatzeko. Norbaitek hitz bat erraten zuen, eta gero hitz hori bakoitzak bere hizkuntzara itzultzen zuen. Adibidez, Xilak erraten du katua finlandieraz kissa dela, eta Carmenek erraten du quizá gazteleraz zerbait badela...

Zein da gehien errepikatu den ahoskera?

Nor ahoskatzen duten sei hizkuntza aurkitu ditugu. Frantsesez, iparra da; arabieraz, ilargitea; euskaraz, nor; woloferaz, uda; txekieraz, norvegiarra, eta, ingelesez, ezta... ere.

Ezerk harritu al zaitu bereziki?

Woloferaren eta euskararen artean maiz topatu ditugu harremanak. Tailerra hasi genuenean, nik ez nekien zer aterako zen, eta harritu egin nau, baina zentzu onean. Azkenean, uste baino askoz hitz gehiago bildu ditugu.

Uste baino antz handiagoa dute hizkuntzek?

Desberdina denak beti du zerbait berdina dena. Hizkuntzekin egin dugu joko hori, baina orokorrago ere hartzen ahal da ideia hori.

Desberdinak eta berdinak direla gizakiak, aldi berean.

Desberdintasuna aberastasuna da. Hitz joko hori sortuz, helburua da zubiak eraikitzea edo ateak irekitzea. Jendeak uste du ez dakiela arabieraz, baina lana esatean arabieraz gure esaten ari da.

Horrek zer erreakzio sortzen du jendearengan?

Maiz, irria sortzen da. Ene ustez, jendeak behar du ohartu badela beregandik hurbil den zerbait. Badu alde pedagogiko bat ere. Orain, gogoan ukanen dituzu hitz horiek berdin erraten direla.

Egun, gero eta hizkuntza gehiago daude elkarren ondoan. Haien arteko distantzia apurtzea al da asmoa?

Helburua ez da besterik. Aitzakia hitz jokoak dira, baina azken ideia hori da: elkarbizitza. Eta erakustea ustez desberdina denak zerikusia duela zurekin, izan ezezaguna zein atzerritarra.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Covid-19 daukaten gaixoak zaintzen duten bi erizain besarkatzen 55 egun gaixo zeraman gizon bat sendatzean. ©Andoni Lubaki / Foku

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 31.166 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.150 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Hauteskunde Batzordeak bihar aztertuko du Ordiziako egoera

Hauteskunde Batzordeak bihar aztertuko du Ordiziako egoera

Arantxa Iraola - Jon Ordoñez Garmendia

Ordiziako positiboekin lotutako 48 kasu zenbatu dituzte dagoeneko. Maskara erabiltzea nahitaezkoa izango da Gipuzkoako herri horretan, eta tabernetako jarduna mugatu egingo dute. Beste taberna bat itxi dute, langile batek «positibo ahula» eman duela eta.

PCR probak egiten, aste honetan, Ordizian. ©JON URBE / FOKU

Maiatzaren 20tik ez zen hain datu txarrik positibo berrietan

Mikel P. Ansa

Hego Euskal Herrian azkeneko 24 orduetan 35 kasu positibo berri agertu dira PCR probak eginda. Maiatzaren 20an 31 kasu izan ziren, eta hilabete eta erdian ez da hain emaitza txarrik izan.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna
Ihintza Elustondo

Informazio osagarria