Albistea entzun

ATZEKOZ AURRERA. Enrike Amilibia. Aktorea

«Nahi dut ongi pasatzeko balio izatea publikoari eskaintzen diodanak»

Hainbat proiektutan sartua du muturra Amilibiak, eta beste hainbatetan sartzeko aukera ere ez du baztertzen. Pertsonen ezintasunen ordez gaitasunak azpimarratu behar direla dio.
JUAN CARLOS RUIZ / ARGAZKI PRESS

Julen Aperribai -

2017ko abuztuak 4

Inklusioaren aldeko lana du lanbide Enrike Amilibiak (Errenteria, Gipuzkoa, 1986), eta, lan orduetatik kanpo ere, saiatzen da ikuspegi hori bestelako proiektu eta lanetara eramaten. Haren ustetan, gizarteak, hein handi batean, oraindik besteen menpekotzat hartzen ditu ezintasunen bat duten pertsonak. Arreta, ordea, ezintasunetan ez baizik pertsona bakoitzaren gaitasunetan jarri behar delakoan dago.

Antzerkia, zinema, kirola... ez zara geldirik egoten diren horietakoa.

Gustatzen zait gauza desberdinak probatzea. Ez dut neure burua horretara behartzen; naturalki hala ateratzen zait. Aukera desberdinetara zabalik egoten saiatzen naiz, eta baita gauza berriak ezagutzen ere.

Antzerkirako afizioa noizkoa duzu?

Txikitan ezagutu nuen antzerki mundua, eta jarraitu egin dut ordutik. Irungo [Gipuzkoa] Legaleon antzerki taldean aritzen nintzen lehen, Ana Perez irakasle nuela. Afizioa dut antzerkia, baina beste gauza batzuk egiteko bidea zabaldu dit. Iragarki bat egiteko proposamena jaso dut, esaterako.

Bakarrizketa saioak egiten ere hasi zara. Nola sortu zitzaizun aukera?

Alex Tellok proposatu zidan, nire laguntzaileak. Niretzat berria da, eta urduri samar nengoen hasieran, baina neure burua animatu nuen, eta, oraingoz, bi egin ditut: Usurbilen eta Tolosan [Gipuzkoa].

Bada elementu komun bat egiten duzun guztian: umorea. Ezinbestekoa al da zuretzat?

Oso pertsona umoretsua naiz, eta umorea garrantzitsua da niretzat. Nik zerbait eskaini nahi diot publikoari, eta nahi dut horrek balio izatea jendeak ondo pasatzeko.

Zinema mundua ere ezagutzeko parada izan duzu aurten, Aquí es posible laburrarekin. Gustatu al zaizu?

Oso esperientzia ona izan da niretzat. Aktore moduan lehen aldiz aritu naiz profesionalki, eta aktore profesionalekin batera. Agentzia baten bidez, gure laburra nazioarteko hainbat jaialditan izango da. Orain gutxi, Caceresko [Extremadura, Espainia] Hervas herrian aurkeztu zuten, eta han izan nintzen ni ere. Jendeak oso ondo hartu zuen.

Filmaren bidez ere aurreiritziak eraitsi nahi izan zenituzten?

Ni neu naiz protagonista, eta gizarteak barneratuak dituen zenbait aurreiritziri buelta eman nahi genien. Zergatik ezin dut egin nik patata tortilla bat? Kontua egiten saiatzea da, eta horretarako ahalegina egitea. Baditugu gure gaitasunak, eta gizarteak menpekotasuna dugun pertsonatzat hartzen gaitu. Nik uste dut ez dela orokortu behar. Pertsona bakoitzak zer behar duen jakin behar da, guztiak zaku berean sartu gabe.

Inklusioari buruzko Jendartean bidaide antzezlanean parte hartu zenuen. Garrantzitsua da zuretzat gai korapilatsu hori gizarteratzea?

Ezintasunen bat dugunok bazterrean geratzen gara gizartean sarritan. Hala gertatzen da hedabideetan, adibidez, eta uste dut buelta eman behar zaiola horri. Beste edozein pertsona bezala tratatu behar gintuzkete.

Esana duzu Downen sindromea dutenen ezintasunak gehiago ezagutzen direla haien gaitasunak baino.

Badirudi gehiago interesatzen zaigula, askotan, haien aspektu fisikoa, benetan zer egiteko gai diren baino. Ni saiatzen naiz gainerako pertsonekin ahalik eta menpekotasun txikiena izaten eta eguneroko eginbehar asko, esaterako, nire gain hartzen. Halako aurreiritziak eta bazterkeriak, normalean, ezintasunak dituzten pertsonak ezagutzen ez dituzten horiengandik etortzen dira. Jende horrekin ere harremanak izatera gonbidatzen ditut nik, horiek ere gizartearen parte diren heinean.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Irizpidea duzulako. Giroan zabiltzalako.

Zuk badakizulako.

Albiste gehiago

 ©MONIKA DEL VALLE / FOKU

«Gailu honek bizitzak salbatu ahalko ditu»

Amaia Igartua Aristondo

Mendian galdutako jendea topatzeko tresna bat da Elur Gaman. Hainbat espediziotan probatu du Txikonek, tartean Manasluko azkena. Dokumental bat egin dute asmakizunaz: 'La Montaña del Alma'.
1 ©SONIA CASAS / EZEZAGUNA

Bide malkartsua aurrean

Iker Tubia

Paquita Bretos eta Pili Ganuza mendigoizale aitzindariei omenaldia egin diete Belaguan. Gizonez inguraturik egin zuten beren ibilbidea mendian. Oraindik ere gizonak dira nagusi mendiaren eremuan, are nabarmenago alor profesionalean. Berdintasunaren bidean pausoak emateko deia egin dute andre mendizaleek.

Mugaldekoak taldea, <em>Bazterretik bazterrera</em> kantua jotzen, eta, eskuinean, Xalbatx aurkezlea. ©KANALDUDE

'Kantuen kontrabandista' musika saioa abiatuko da gaur Kanalduden

Ainhoa Larretxea Agirre

Pantxoa Bergara 'Xabaltx' musikaria euskal kantu zaharren bilaketan murgildu da zazpi ataletan

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Julen Aperribai

Informazio osagarria

Egin BERRIAlaguna

Irizpidea duzulako. Giroan zabiltzalako.

Zuk badakizulako.

Egin BERRIAlaguna