Albistea entzun

ATZEKOZ AURRERA

Tradizioa, gaurkora ekarria

Durangoko Azokarekin batera, Euskal Denda eskulangintza azokak ere ateak zabaldu ditu; astelehenera arte, han bildutako 50 artisauek askotariko produktuak eskainiko dituzte.
Bitxiek eta antzeko apaingarriek leku handia hartzen dute Durangoko Euskal Dendan.
Bitxiek eta antzeko apaingarriek leku handia hartzen dute Durangoko Euskal Dendan. RAUL BOGAJO / ARGAZKI PRESS

Gotzon Hermosilla -

2014ko abenduak 6

Egun, Durangoko Azoka ezin da ulertu horren osagarri gisa antolatu ohi den Euskal Dendarik gabe. Azken hemeretzi urteetan, Euskal Herriko artisautza azoka bisitatu beharreko gunea izan da egun hauetan Durangora jotzen duten guztientzat, eta aurten ere hala izango da. Atzo zabaldu zituen ateak, eta abenduaren 8ra arte irekirik egongo da Durangoko merkatu plazan (Bizkaia), alde zaharrean.

Ametsak gauzatu da Euskal Dendaren aurtengo leloa, eta goiburu horren pean, 50 eskulangilek eta elkartek mota guztietako produktuak erakutsi eta salgai jarriko dituzte.

Euskal Herriko bazter ia guztietatik iritsi dira artisauak Durangora. Hemeretzi bizkaitarrak dira, hamazazpi gipuzkoarrak, sei nafarrak —lau Nafarroa Garaikoak eta bi Nafarroa Beherekoak—, hiru arabarrak eta bat lapurtarra.

Mota guztietako produktuak eraman dituzte artisauek Durangora, tradizioari atxikiak eta modaren azken joerei jarraitzen dietenak, baina den-denak eskuz eta Euskal Herrian egindakoak.

Tradizioari lotutako produktu asko eskura daitezke Euskal Dendan: frontoian aritzeko pilotak, zeramika produktuak, makilak, otarreak, zurezko ontzi eta apaingarriak, argizaiolak eta abar, denak betiko moldean eginak.

Baina, horiez gain, hiriburuetako denda dotoreenetakoei bekaitzik ez dieten produktu ugari ere badaude Euskal Dendan. Bitxiek, belarritakoek, eraztunek eta antzeko apaingarriek, esaterako, lauzpabost saltoki hartzen dituzte. Larruzko zapatak, jantziak eta antzekoak ere badaude salgai.

Edonola ere, eskolen eguna izan zen atzokoa Durangon, goiz partean umeak eta gaztetxoak erruz ibili ziren bazter guztietan, baita Euskal Dendan ere, eta hara sartu ziren gaztetxoek jateko gutiziak saltzen zituzten erakusmahaietara jo zuten batez ere. Horretan ere, eskaintza askotarikoa da: txokolatea, gozokiak, etxean egindako jogurta, ogia, gazta, almendra azukregorrituak eta beste hainbat jaki daude eskura.

Aurten, Okzitania da Durangoko Azokan herri eta kultura gonbidatua, eta Euskal Dendan ere Okzitaniako lau artisauk onartu dute Durangora etortzeko gonbita. Euren saltokiak apain eta hornituenetakoak dira, zur eta harri landuzko ontzi, ehun, otarre eta antzeko produktuekin.

Atzo iluntzean Artetsu sariak eman zituen Arbasok, Euskal Denda antolatzeaz arduratzen den elkarteak. Hedabideen arloan, aurtengo saria BERRIAri egokitu zaio, artisautzaren alde egindako lanagatik.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Grabaketaren une bat, atzo ©Getxoko Udala

Elkanori buruzko telesaila grabatzen ari dira Getxon

Urtzi Urkizu

RTVEren eta Amazon Prime Videoren 'Sin límites' telesailaren grabaketak Euskal Herrian abiarazi dituzte. Simon West zinemagilea da ekoizpenaren zuzendaria.

 ©RAUL BOGAJO / FOKU

«Elkarte kultural eta artistiko bat sortu nahi dugu»

Jone Arruabarrena

Mermaid Zine proiektua sortzen ari dira Rodriguez eta Zabaleta: artea zabaltzeko baliatuko dute egitasmoa, eta jarri dute lehen erakusketa.
Australiako <em>Hardball</em> telesaila ostiraletan hasi da ematen ETB1. Gaztetxoei zuzendutako komedia bat da. ©ETB

'Hardball' Youtuben ere estreinatu du ETBk, eta bide hori baliatuko du

Urtzi Urkizu

Orain arte, ETBk geroago jarri izan ditu edukiak Youtuben; zenbait kasutan, ez ditu bertan jarri

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.