Albistea entzun

Finlandiako Gobernuak gezurtatu egin du lau eguneko lan astearen albistea

Exekutiboak argitu du ez dagoela halako asmorik bere gobernu programan. Sanna Marin lehen ministro berriak iazko abuztuan egindako adierazpen batzuk daude nahastearen oinarrian.

AMPO kooperatibako ingeniariak lanean, Idiazabalgo plantan.
AMPO kooperatibako ingeniariak lanean, Idiazabalgo plantan. GORKA RUBIO / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Irune Lasa -

2020ko urtarrilak 8

Beharbada Eguberrietako oporren ostean lanera itzuli beharrarekin lotuta, edo, besterik gabe, ia mundu guztiarentzat albiste pozgarria litzatekeelako, azken egunetan ziztu bizian hedatu da albistea: Finlandiako Gobernua 24 orduko lan astea ezartzeko prest zegoela. Europako hainbat egunkaritan agertu da notizia, baita gure lerroetan ere. Baina ez da egia; Finlandiako Gobernuak gezurtatu egin du halako asmorik duela bere gobernu programan.

Nahasmenaren iturrian Sanna Marin lehen ministro berriak joan den urteko abuztuan —oraindik soilik Alderdi Demokratako buru zela— egindako adierazpen batzuk daude. Hitzaldi batean zera esan zuen: «Pertsonek merezi dute familiarekin denbora gehiago egotea, maite dituztenekin, beren aisialdian eta bizitzaren beste esparruetan, esaterako kulturan; hori izan daiteke hurrengo urratsa lan bizitzari dagokionez». Eta egun berean txiokatu zuen: «Lau eguneko lan astea edo sei orduko lan eguna, soldata txukun batekin, utopia da gaur egun, baina egia izan daiteke etorkizunean".

Abenduan bihurtu da Sanna Marin lehen ministroa, bost alderdiren sustenguarekin. Eta hark aurretik adierazitako ideiak berriz ere albistegietara itzuli direnean, etorri da gaizki ulertua, telefono hautsiarekin bezala,  ideiak, asmoak, denborak, eta gurariak nahastu direnean.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Metalgintzako sindikatuek atzo eginiko elkarretaratzea, LHK-k Bilbon duen egoitzaren aurrean. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Bizkaiko metalgintzak grebara joko du itunaren negoziazioa luzatzen bada

Imanol Magro Ezimendi

ELAk, LABek, CCOOk eta UGTk bat eginda negoziatuko dute. Alde handia dago sindikatuen eskaeren eta patronalaren eskaintzen artean
Emakume bat bitcoin-ak diru gisa onartzen dituen okindegi batean, Santa Tecla hirian (El Salvador).. ©Rodrigo Sura / Efe

Kriptodiruak: birtualak ez diren galerak

Iker Aranburu

Bitcoinen eta beste diru digitalen balioa amildu egin da, eta 'luna' izenekoa, berriz, desagertu. Inbertitzaileak arrisku handiko aktiboetatik alde egiten ari dira. El Salvador arriskuan jarri du erorialdiak, bitcoinen aldeko apustua egin baitu

Irizar E-mobilityko langileek 22 egunez itxi dituzte lantegiko sarrerak ©Jon Urbe (Foku)

Irizar E-mobilityko greba bertan behera utzi dute, ituna adostu ondoren

Jokin Sagarzazu

Langile batzordeak egindako bost eskaerak sartuko dituzte hitzarmenean, eta soldata igoera izango dute. 22 egun egin dituzte greban.

Bizkaiko metalgintzako sindikatuek LHKren aurrean deituriko mobilizazioa. ©Marisol Ramirez / FOKU

Lehen greba hotsak iritsi dira Bizkaiko metalgintzara

Imanol Magro Eizmendi

ELAk, LABek, CCOOk eta UGTk plataforma bateratu bat osatu dute lan hitzarmena negoziatzeko, eta patronalari jakinarazi diote ez dutela nahi negoziazioak gehiegi luza daitezen.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...