'Don Giovanni' gaurkotua emango du Opus Liricak asteburuan, Donostian

Kursaalean estreinatuko dute, bihar. Marcelo Guzzok jokatuko du rol nagusia. Don Giovanni misogino eta nartzisista aurkeztuko dute

Erredakzioa
Donostia
2020ko otsailaren 20a
00:00
Entzun
Opus Liricak ekoizpen berria estreinatuko du bihar Donostiako Kursaalean: Wolfgang Amadeus Mozartek 1787an estreinatu zuenDon Giovanni entzutetsuaren bertsio gaurkotua. 20:00etan hasiko da biharko emanaldia, eta larunbatean berriz emango dute, 19:00etan hasita. Igandean, berriz, familientzako pentsatutakoemanaldi laburragoa egingo dute, 17:00etan hasita.

Pablo Ramos eta Carlos Crooke dira ekoizpenaren zuzendariak, eta, Crookeren esanetan, ez dute Don Giovanniren ohiko irudi «baikorra» proposatu nahi, «gaurkotua» baizik, «pertsonaia berekoia baita, bere buruaz beste ezertaz arduratzen ez dena eta gainontzekoak bere mesederako erabiltzen dituena».Hortxe egiten du bat beren proposamenak gaur egungo errealitatearekin, hain zuzen ere, zuzendariaren ustez, pertsonaia nagusia «hedonista eta nartzisista delako, eta sekula ez delako eragindako minaren erantzule egiten».

Genero harremanak

Marcelo Guzzo baritonoak jokatuko du obrako pertsonaia nagusiaren rola. Ainhoa Garmendiak jokatuko du Donna Annaren rola, eta Miren Urbieta-Vegak Donna Elvirarena. Urbietak debuta du, gainera, rol horretan. «Don Giovannik tratu txarra eman dio nire pertsonaiari, baina obra osoa haren atzetik ematen du. Oso gogorra da halako rol batera hurbiltzea, gaur egun bizi dugun egoeragatik», adierazi zuen herenegun, prentsaurrekoan.

Talde lanak izan du eraginik pertsonaia hori eta gainerakoak prestatzen. Genero harremanez «iritzi asko eman dute, eta asko eztabaidatu dute» ekoizpeneko kide guztiek, ikuskizuneko beste zuzendariak, Pablo Ramosek, nabarmendu zuenez. FranciscoCorujok haragiztatuko du Don Ottavio, Xavier Casademontek Leporello, Juan Laboreriak Masetto, Alessandro Tirottak komendadorea eta Maria Martinek Zerlina.

Pertsonaiak lantzeaz gain, eszenografia ere gaurkotzen saiatu dira Opus Liricakoak. Tomas Muruaren eskultura sorta bat egongo da agertokian, denbora zehatzik gabeko espazio batean. Iker Sanchez Silva arituko da musika zuzendari, eta Donostia Opera abesbatzak ere kantatuko du ,Jagoba Fadriqueren zuzendaritzapean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.