2016ko LEParen kontrako auzian, «Gorenaren zain»

2018ko apirilaren 11
00:00
Entzun
Maria Solana Nafarroako Hezkuntza kontseilariak atzo azaldu zuen gobernuak «bere esku dagoen guztia» eginen duela 2016ko lan eskaintza publikoa baliogabetzearen aurka: «Gorenaren zain gaude». Izan ere, helegitea aurkeztua zuen laukoak, baina Auzitegi Gorenak ez zuen aintzat hartu. Hortaz, beste bide batzuk aztertu dituzte: eskaera aurkeztu dute auzitegi horretan, epaileek «auto osagarri bat» egin dezaten, aurreko epaian azaltzen ez ziren hiru punturi erreferentzia eginez; bestalde, erabakia baliogabetzeko eskari formala egin dute. Azkenik, Espainiako Auzitegi Konstituzionalera jotzeko aukera ere aztertzen ari dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.