Venezuelan krimenik egin den ikertuko du Hagak

2018ko otsailaren 9a
00:00
Entzun
Hagako Nazioarteko Zigor Auzitegiak Venezuelan krimenak egin ote diren jakiteko atariko ikerketa egingo du. Fatou Bensouda fiskalak zehaztu du bai gobernuaren eta bai oposizioaren ekintzak aztertuko dituztela. 2017ko apirilean manifestazioak eragozteko eta sakabanatzeko estatuko segurtasun indarrek gehiegizko indarkeria baliatu ote zuen, oposizioko milaka kide atxilotu ote zituzten, eta atxilotuei abusu larriak egin ote zitzaizkien aztertzeaz gain, manifestariek segurtasun indarren kontra indarkeria baliatu ote zuten ikertuko du auzitegiak. Atariko emaitzen ostean erabakiko dute ikerketa egin edo ez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.