Katalunia. SOSLAIA. Wolfgang Schomburg

Alemaniako Zigor Kodearen Messi

JENS SCHLUETER / EFE.
Igor Susaeta.
2018ko martxoaren 30a
00:00
Entzun
Kataluniako agerkari batek modu deigarri batean definitu du Wolfgang Schomburg (Berlin, 1948): Alemaniako Zigor Kodearen Messi. Jaume Alonso Cuevillas Carles Puigdemonten abokatuak ere laudatu du: «Giza eskubideei dagokienez, Europan dagoen aditu prestigiodunenetako bat da». Espainiako Estatuak egindako estradizio eskaeratik defendatuko du Kataluniako presidente ohia Alemaniako justiziaren aurrean.

1995etik 2000ra Alemaniako Justizia Auzitegi Federaleko epailea izan zen —Auzitegi Gorena da haren parekidea Espainian—. Nazioartera jauzi egin zuen ondoren, eta haren ibilbidea markatu duten bi auzitegitako kidea izan zen 2000tik 2008ra: Jugoslavia ohirako Nazioarteko Auzitegikoa, eta Ruandarako Nazioarteko Zigor Auzitegikoa. Ordutik irakaslea da Durhamgo Unibertsitatean (Ingalaterra), eta bere kabuz lan egiten du.

Merkeli eskatu dio jada argitu dezala Alemaniak ez duela «motibo politikoengatik» inor estraditatzen, eta iragarri du Puigdemont askatzen ez badute Konstituzionalera eramango duela auzia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.