Chavezen gaixotasuna «une egokian» ikertuko dutela esan du Madurok

2013ko martxoaren 10a
00:00
Entzun
«Intuizioak esaten zion ez zuela trantze hura gaindituko». Hugo Chavezen eritasunaz hitz egin du Madurok presidente karguaren zina egiteko ekitaldian: «Bitxia» zela esan du, azkar hedatu zitzaiola minbizia, eta «une egokian» ikertuko dutela. Chavez hil zen egunean bezala, «gaixotasuna eragin dioten etsai historikoak» aipatu ditu: «Zantzu asko ditugu, baina gai serioa da, eta ikuspegi historikotik aztertu beharko du batzorde zientifiko batek Chavez komandanteari eraso ziotela».

Evo Morales Boliviako presidentea ere antzeko mintzatu da. Esan duenez, ziur dago «inperioak» pozoitu zuela presidentea zena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.