Eskizofreniaren eta kalamuaren arteko lotura argitu dute

Ikerketa egin duen EHUko taldea. Uriguen, hirugarrena ezkerretik. CAMPUSA.
2018ko maiatzaren 25a
00:00
Entzun
Kalamuaren THC osagaia eta nerabezaroan garaturiko eskizofrenia lotzen dituen mekanismoa identifikatu du, lehen aldiz, EHUko ikertzaile talde batek. «Beti lotu izan dira biak, baina ez genekien nola», esan du Leire Uriguen ikerketaren zuzendariak. Saguei eman diete THCa denbora luzez, eta hor ikusi dute gaiak asko kitzikatzen duela serotoninaren 2A errezeptorea. Ikertzaileek uste dutenez, errezeptore horretan dago eskizofreniaren eldarnioen jatorria gizakietan.

Horrek ez du esan nahi, ordea, kalamuaren THCak gaitza eragiten duenik. «Eskizofreniarako joera genetikoa duten nerabeengan, kalamua arrisku faktore bat da, besterik gabe». Gainera, ikerketaren ondorioa ez da nahastu behar kalamuak medikuntzarako duen ahalmenarekin: «Heroinaren abusua morfinaren erabilera klinikoarekin nahastea bezalakoa litzateke». Taldea gizakien odola ikertzen ari da orain, ikusteko zer aldea dagoen kalamua erre arren eskizofreniarik garatzen ez dutenen eta gaixo erretzaileen artean. Ikertzaileek gomendio bat ematen diete elkarri, txantxa gisa, Uriguenek esan duenez: «Porruak, 40 urtetik gora».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.