INTERNETEKO. PASAHITZAK

2014ko maiatzaren 31
00:00
Entzun
AHOLKUAK

Luzeak eta konplexuak. Zortzi-hamar karaktere baino gehiagokoak izan behar dute. Karaktere arraro asko, era guztietako puntuazio ikurrak, eta letra larri eta xeheak tartekatu behar dira.

Hiztegiko hitzik ez. Norberarentzat zentzua izan dezaketen hitzak eta esaldiak erabil daitezke, baina kanpora begira ulertezinak direnak.

Arruntak ez. Norberaren izena, jaioterria, jaioteguna... Halakorik inoiz ez da erabili behar, arriskutsua baita.

Pasahitz ezberdinak. Webgune bakoitzerako pasahitz ezberdina erabili behar da.

Pasahitzak kudeatzeko programak. Aukerarik seguruena dira: Lastpass eta Keepass, adibidez. Pasahitz nagusi bat sartzen da, eta programak berak zerbitzu bakoitzerako pasahitzak sortu eta kudeatzen ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.