Emakumezkoak gehiago aritzen dira euskaraz kalean

2017ko uztailaren 13a
00:00
Entzun
Aurreko neurketetan bezala, oraingoan ere sumatu dute joera bat sexuari dagokionez: emakumeek gehiago egiten dute euskaraz kalean. Adin talde guztietan nabaritu dute diferentzia hori, adinekoetan izan ezik —han gizonek egiten dute gehiago—. Gazteetan dago alderik handiena, ia hiru puntukoa: gizonen %10,9 entzun dituzte euskaraz, eta andreen %13,6. Umeetan, nesken %19 aritzen dira euskaraz, eta mutilen %17,7; helduetan, gizonak %11,2, eta andreak, %11,8. Adinekoetan, emakumeen %7,8 jarduten dira, eta gizonen %8,6.

Lehenbiziko aldiz, gainera, Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian ere sumatu dute andreek gehiago egiteko joera hori. Gazteetan dago alde handiena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.