GOBERNU AKORDIOA

2015eko uztailaren 18a
00:00
Entzun
Lurraldetasuna puntu hauetan jasotzen du Nafarroako gobernu itunak:

Zerga sistema

Harreman «egonkorra». Zerga alorrean eta kontzertu ekonomikoan Eusko Jaurlaritzako eta EAEko hiru foru ogasunetako arduradunekin «komunikazio eta harreman egonkorra» ezarriko dute, estatuarekin duten harremanetan informazioa, esperientziak eta arazoak elkarri jakinarazteko.

Autogobernua

EAE. Mugakide diren erkidegoekin «harreman onak» izan nahi dituzte. EAErekiko harremanak ere «normalizatu» eta «sustatu» nahi dituzte.

Nafarroa Beherea. Nafarroa Behereko udalerriekiko harremanetan sakondu nahi dute, haiekiko «lokarri historikoak, sozialak eta kulturalak» berreskuratzeko eta sendotzeko.

Euroeskualdea. Nafarroa, Akitania eta EAEren arteko lankidetza protokoloa berreskuratzea dute xede, Nafarroak Europan dituen aukerak «hobetzeko». Izan ere, akordioan diote «ekoizpen, banaketa eta kontsumo sisteman» egon diren aldaketak eta lankidetza trasnazionalek mugakide diren eskualdeen harremanak sakontzea eskatzen duela.

Mugaz gaindiko lankidetza. Nafarroarentzat «interesa» duten Europako eskualdeekin elkarlana sustatu nahi dute; tartean, Atlantikoko Europa Hegoaldeko Erregioen Konferentzian eta Pirinioetako Lan Komunitatean parte hartuz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.