PROPOSAMENAK

2017ko urtarrilaren 21a
00:00
Entzun
EAEko Ahal Dugu-k Podemosen batzar nagusian egingo dituen eskaerak, hitzez hitz:

Txosten politikoa

Debekatzea kiebran dauden enpresen nazionalizazioa eta irabaziak dituzten enpresa publikoen pribatizazioa.

Berdintasuna lan produktibo eta erreproduktiboaren banaketan, eta horren bermea izatea oinarrizko errenta unibertsala.

Babes publikoko etxebizitzen alokairua.

Baldintzarik gabeko oinarrizko errenta, aberastasuna banatzeko, eta pobrezia eta lan prekaritatea amaitzeko tresna gisa.

Aldi baterako lan enpresak amaitzea.

Garapen iraunkorra babestea.

Energia publiko aske eta doakoak piramide sozialaren lehen atalean daudenentzat.

Merkatuen eta eta zorraren diktadurari aurre egingo dion proiektu sozial eta demokratiko bat.

Ingurumen iraunkorrerako Podemosen estrategia politikoaren transbertsalizazioa.

Txosten etikoa

Gardentasuna alderdiko karguek hartzen dituzten erabakietan.

Ingurumenaren iraunkortasuna.

Karguen pilaketarik ez.

Sentsibilitate guztiak ordezkatuta egotea.

Indarkeria matxistaren aurkako konpromisoa.

Funtzionalitate arazoak dituzten pertsonen parte hartzea erraztea eta normalizatzea.

Koherentzia politikoa maila guztietan.

Beti batuta.

Teknologia libre eta formatu irekien erabilera bultzatzea.

Andreen giza eskubideak.

Antolakuntza txostena

Pertsona bat, kargu bat: alderdian eta erakunde publikoetan.

Alderdiko militanteen erroldarako sarbidea irekitzea.

Barne gatazkak konpontzeko komisio independente eta demokratikoago bat.

Alderdiak egitura federala izatea.

Zirkuluak alderdiaren egiturara egokitzea.

Berdintasuna eta matxismorik eza.

Herri galdeketak.

Euskadiko lurralde errealitatea ordezkatuta egotea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.