ELA: «Elkarrizketa Sozialaren Mahaiak ez du ezer balio»

2018ko apirilaren 28a
00:00
Entzun
UGT-Euskadi izan da aste honetan elkarrizketa sozialaren mahaitik altxatu den azkena, eta Adolfo Muñoz ELAko idazkari nagusiak ezer lortu ez izana aurpegiratu die: «Mahaia osatu zenetik zazpi urte igaro dira, eta ez dute ezer lortu, ez duelako ezer balio». Haren arabera, Eusko Jaurlaritzak eta Confebaskek aldebiko tratua dute, eta eurek erabakitakoa berresteko besterik ez du balio izan.

Alde horretatik, CCOOk eta UGTk Elkarrizketa Sozialaren Mahaira itzultzeko baldintza jarri zuten atzo: enpleguaren eta hezkuntzaren inguruan Jaurlaritzak eta Confebaskek joan den astean sinatutako akordioa bertan behera uztea. Jaurlaritzari leialtasunik ez izatea leporatu zioten bi sindikatuek, ez zituztelako kontuan hartu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.