New Hampshiren Sanders eta Trump nagusitu dira, Iowako emaitzak iraulita

Demokraten artean, botoen %60 eskuratu ditu Bernie Sandersek.Klima aldaketari aurre egiteko Obamaren plana blokeatu egin du Gorenak

Jone Amonarriz.
2016ko otsailaren 11
00:00
Entzun
New Hampshireko estatuko primarioetan Bernie Sanders demokrata nagusitu da, eta Donald Trump errepublikanoa izan da bigarren. Bi hautagaiek lortu dituzte emaitzarik onenak Ameriketako Estatu Batuetako presidentetza eskuratzeko lehian. Sanders nabarmen gailendu zaio Hillary Clintoni, 138.414 botorekin, denen %60 —Iowako caucus-ean Clinton nagusitu zen, gutxigatik—. Trumpek botoen %35 lortu ditu. Ez dira errepikatu, inondik inora,Iowako primarioetako datuak.

Alderdi Errepublikanoaren primarioetan are nabarmenago irauli dira emaitzak. Donald Trump bigarren izan zen orduan, eta oraingoan irabazi egin die gainerako hautagaiei; bigarrenak jasotako botoak halako bi lortu ditu. John Kasich Ohioko gobernadoreak eman du ezustekoa; errepublikanoen artean bigarren postua lortu du (%15,9), eta Ted Cruz izan da hirugarren (%11,6). Errepublikanoek sakabanatua dute botoa. Agerikoa da hori, Jeb Bush laugarrenak ere %11,1 boto jaso baititu, eta Marco Rubiok, berriz, %10,6. Botoen %10 baino gehiago eskuratutakoen artean banatuko dira jokoan dauden 23 eserlekuak.

Obamari eta klimari kolpea

AEBetako Auzitegi Gorenak blokeatu egin du Barack Obama presidenteak klima aldaketaren aurka ezarritako plana —zentral elektrikoen karbono dioxidoaren isuriak gutxitzea zuen helburu—. Kolpea jaso eta egun berean, Illinoiseko Batzar Nagusian hitz egin du AEBetako presidenteak, duela bederatzi urte Etxe Zurirako hautagaitza aurkeztu zuen lekuaren aldamenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.