Gorenak bihar hartuko die deklarazioa kontseilariei, kaleratzeaz erabakitzeko

Jordi Cuixart eta Jordi Sanchez ere deitu ditu Llarena epaileak. Konstituzioa eta 155.a onartuz gero, espetxetik atera daitezke

Amagoia Mujika Tolaretxipi -

2017ko azaroak 30

Bihar 09:00etarako eramango dituzte Kataluniako prozesu subiranista dela-eta espetxeratuak Espainiako Auzitegi Gorenera, Alcala, Soto del Real eta Estremerako espetxeetatik: Oriol Junqueras presidenteordea, kartzelan dauden beste zazpi kontseilariak, eta Jordi Cuixart Omnium Culturaleko presidentea eta Jordi Sanchez ANC Biltzar Nazional Katalanekoa. Pablo Llarena epailearen aurrean argudiatu beharko dute ez dagoela ihes egiteko arriskurik, ez dutela intentziorik ustezko delitua berriz egiteko, eta ezta asmorik ere frogak desegiteko. Deklarazioa hartu ondoren erabaki beharko du Llarenak espetxean mantenduko dituen edo ez.

Zitazioak argi uzten duenez, Llarena ez da sartuko auzian sakontzera, hau da, independentzia deklaratzeko leporatzen dieten estrategia antolatuan ustez izan zuten parte hartzeaz deliberatzera, baizik eta abokatuek espresuki egindako eskaerari erantzuna da.

Akusatuen abokatuek Goreneko epaileari eskatu diote azter ditzala Auzitegi Nazionalak haien aurka jarritako kautela neurriak; izan ere, haien ustez, ez dago ihes egiteko arrazoirik, eta, abenduaren 21eko hauteskundeetan hautagaiak direnez, gainerakoen eskubide berak dituzte kanpaina egiteko.

Joan den ostiralean hartu zuen Gorenak bere gain auzi osoa, akusazio beraren parte direla argudiatuta. Auzitegi Gorenaren esku zegoen hasieratik Carme Forcadell legebiltzarreko presidentearen eta Mahaiko kideen auzia, forudunak zirelako, eta akusatuek eskatuta defentsa prestatzeko astebete eduki ondoren, erabaki zuen epaileak bermea ordainduta aske uztea. Kontseilariok, berriz, kargugabetu egin zituztenez, Auzitegi Nazionaleko Carmen Lamelak hartu zuen auzia, eta eperik eman gabe espetxean sartzea erabaki zuen; besteak beste, ihes egiteko arriskua zegoela erabakita.

Bihar, litekeena da Llarenak galdetzea independentzia berriz deklaratzeko asmorik baduten, eta ea 155.a ezartzearen ondorioak eta Espainiako Konstituzioa onartzen dituzten, Forcadellekin eta Mahaiko kideekin egin bezala. Beraz, itxura guztien arabera, kaleratu egingo ditu epaileak, behin-behinean eta bermepean. Kontseilariek, eta Cuixart eta Sanchezek aurreratu dute 155.a onartzen dutela, «desadostasun politikoz eta juridikoz», eta konpromisoa dutela elkarrizketa eta negoziazio bideak erabiltzeko. Aske utziz gero, epaileak ohartaraziko die espetxera itzul daitezkeela estrategia independentistarekin aurrera egiten jarraitzen badute edota legea urratzen badute.

Konstituzionalaren epaia

Espainiako Auzitegi Konstituzionalak, berriz, Kataluniako Legebiltzarreko presazko prozedura onartu du, betiere zuzenketak onartzen baditu. Presazko prozesura erabili zuen legebiltzarrak Erreferendumaren Legea eta Trantsizio Juridikorako Legea onartzeko, eta bertan behera utzi zuen Konstituzionalak, Madrilgo gobernuak jarritako helegitea tramiterako onartu baitzuen.

Legebiltzarrak argudiatu zuen prozedura hori beste legebiltzar batzuetan erabiltzen dela, eta baita diputatuen kongresuan ere.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Donostiako Raiundo Berri taberan izan zirenak PCR proba egiteko zain, Okendu kultur etxean gaur goizean. ©Gorka Rubio/FOKU

500 positibotik gora atzeman dituzte Hego Euskal Herrian

Berria

Atzo baino 119 kasu gehiago izan dira. Ospitaleratzeak areagotu egin dira azken orduetan.

Lasarte-Oriako klasururako konbentua itxita, gaur. ©Javier Etxezarreta / EFE

Lasarte-Oriako klausurako komentu bateko moja guztiek positibo eman dute

Berria

Hamar izan dira positiboak guztira. Alkateak adierazi du agerraldia kontrolpean dagoela.

Kutsatze kopuruen azken datuek gora egin dutela ikusita zientzialariak gaineratu du gaitzak “arazo bat” izaten jarraitzen duela. ©Gorka Rubio / FOKU

Bengoak uste du egoera «larria» dela

Aloña Beraza Peña

Ikuskaritza independente bat eskatu dute gertatu dena ikertzeko, egin diren hutsegiteak berriz ere egin ez daitezen, eta aurrera begira ikasteko.

PCR proba egiten gaur, Donostiako Okendo kultur etxean. ©Gorka Rubio/FOKU

Gasteizko Kilimanjaro diskotekan eta Xixilu jatetxean, eta Galdakaoko Muguru tabernan egon zirenei proba egiteko eskatu die Jaurlaritzak

Berria

Gasteizko diskotekan uztailaren 17tik abuztuaren 6ra izan zirenek egin beharko dute testa, eta uztailaren 31tik abuztuaren 4ra jatetxean egondakoek. Galdakaon, tabernan uztailaren 27tik abuztuaren 4ra egon zirenek.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna