Mendi martxa erdigunera

Euskal Herriko erdigune geografikora mendi martxa antolatu dute igandean hainbat mendi taldek eta Independentistak sareak

Unai Ugartemendia -

2015eko urriak 6

Ez da ohiko mendi martxa izango. Igandean abiatuko da, 09:00etan, Euskal Herriko erdigune geografikora, hiru herritatik: Ollo, Irañeta eta Unanu (Nafarroa). Helmuga berriz, bakarra. Andia mendilerroan dagoena, eta Beriain mendi tontorretik gertu dago erdigune geografikoa. Ekitaldia egingo dute bertan 11:30ean.

Kontua ez da oraingoa. Aurretik askotan egin izan bazen ere, 2011n egin zen azken aldiz mendi martxa. Orduan izan zuen arrakasta kontuan izanda, aurten berreskuratzeko asmoa izan dute antolatzaileek: Irurtzungo Iratxo mendi taldeak, Sakanako mendizaleek, Lekunberriko Ttuntturre mendi taldeak eta Independentistak sareak.

Urtero antolatu nahi dute: «Aurrerantzean urtero egiteko erronka hartu dugu antolatzaileok. Datozen urteetan Euskal Herriko mendi taldeen egutegietan mendi martxa hau sartzen saiatuko gara, data finko batekin».

Euskal Herriko erdigune geografikoa 2004n finkatu zuen Felix Isasak. Euskal Herria bere osotasunean kontuan hartuta egin zuen azterlanaren emaitza izan zen. Andia mendilerroan dago, Beriain mendi tontorretik nahiko hurbil. Olibesario sakonune edo saroian, 1.236 metroko altueran. Mendi martxa antolatu nahi izan dute, «ekintzarik naturalena» iruditzen zaielako.

Ez da mendi martxa soila izango. Aldarrikapenerako eguna ere izango da. «Erdigunea bada, zerbaiten erdigunea da: euskal lurraldeen erdigunea, Euskal Herriaren erdigunea», diote. Mendi martxa «lurraldetasunaren martxa» eta «lurraldetasun eguna» bihurtu nahi dute. Egun guztiko jaia izango da igandekoa, eta nahi duenak bazkaltzen gelditzeko aukera izango du Irurtzunen.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Jendea terrazetan Bilbon, astelehenean. ©Aritz Loiola/FOKU

651 kasu atzeman dituzte Hego Euskal Herrian

Berria

Bizkaian kasu gehien atzeman diren eguna izan da: 402. Osasun Saila eta Bizkaiko Foru Aldundia arratsaldean bilduko dira egoera aztertzeko.

 ©JON URBE / FOKU

«02:00etan, festak ezin du segitu eremu pribatuetan»

Aitor Biain

Herritarren parte hartze handiagoa eskatu dute ostalariek, ardura guztia beren bizkar izan ez dadin. Ataka estuan direla ohartarazi dute, eta babes ekonomikoa galdegin diote administrazioari, helegitea onartu edo ez.

Osasun langileak PCR probak egitn Donostian, iragan astean. ©Gorka Rubio/FOKU

Proba egiteko eskatu die Jaurlaritzak Getxoko Bikain tabernan izan zirenei

Berria

Abuztuaren 2tik 10era bertan egon zirenek egin beharko dute testa.

Kezka adierazi dute lehen arretako hainbat langilek. Argazkian, Bilboko Areilza anbulatorioa. ©ARITZ LOIOLA / FOKU

«Osasun sistemak eztanda egingo du»

Maialen Arteaga

Lehen arretako zentroen estutasunak azaleratu ditu COVID-19ak, eta aspaldiko aldarriak hauspotu ditu. Pandemiaren «bigarren olatua» iritsi dela aitortu du Eusko Jaurlaritzak, baina osasun etxeetan langileen erdiekin eta «lan gainkargarekin» dabiltzala salatu dute.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna