IRAGARPENAK

2017ko apirilaren 19a
00:00
Entzun
Hazkundea, gora. Azken hilabeteotan, bultzada jaso du nazioarteko ekonomiak, eta, horri esker, %3,5 da haztekoa 2017an, eta %3,6 2018an. Urtarriletik hona, hazkunde iragarpena handitu du NDFk; halakorik egin gabe zuen azken sei urteetan. Hazkundearen zati bat merkataritzaren igoerari leporatu dio. Iaz, aspaldiko partez, merkataritza gutxiago hazi zen BPGa baino.

Txina eta AEBak. Munduko bi potentzia nagusiak gehiago haziko dira. AEBak, Trumpek iragarritako zerga jaitsieraren hasierako eraginaren ondorioz; Txina, berriz, maileguek zorrak finantzatutako inbertsioen eskutik. Txinaren zor gero eta handiagoak arazoak sor ditzakeela ohartarazi du NDFk.

Eurogunea. Iragarpenak gehien hobetu dituztenen artean dago —0,2 puntu, urriaz geroztik—, Japoniarekin (0,4) eta Erresuma Batuarekin batera (0,5). Frantziari %1,6ko hazkundea iragarri dio NDFk, eta %2,6, berriz, Espainiari. Azken horretan, lan merkatuaren beste erreforma bat beharrezkoa dela esan du Christine Lagarde NDFko buruak.

Lehengaiak. Lehengaien prezioak gora egiten ari direnez, atzeralditik ateratzeko aukera izango dute Errusia eta Brasil esportzaileek.

Arriskuak. Protekzionismoak ez ezik, dolar indartsuak gorabidean diren herrialdeei kalte egin diezaieke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.