Industria ekoizpena %3,1 handitu da azaroan EAEn

Berria -

2015eko urtarrilak 9
Aurreko urtean baino %3,1 ekoizpen handiagoa izan du Araba, Bizkai eta Gipuzkoako industriak azaroan. Ekonomian pisurik handiena duten sektoreen artean, zur, paper eta arte grafikoenak izan du igoera handiena, %6,4; elikadura industriak, edariak eta tabakoa %4,8 gehitu dira; eta metalurgia eta metalezko produktuak, %4,2. Eustaten arabera, urtearteko tasa positiboa izan arren, urritik azarora bitartean %0,2 murriztu da industria ekoizpena. Hala eta guztiz ere, abenduko datuen faltan, 2014ko ekoizpena aurreko urtekoa baino %1,4 handiagoa da. 2013an nahiz 2012an negatiboa izan zen urtearteko tasa. Industria prezioei buruzko datuak hilaren 20an emango ditu estatistika erakundeak.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna