EGUTEGIA

2018ko ekainaren 14a
00:00
Entzun
Brexit-aren legearen, eta Londresen eta Bruselaren arteko negoziazioen hurrengo datak:

Gaur. Theresa Mayren gobernuak gaur aurkeztuko du zer zuzenketa proposatu duen parlamentuaren beto eskubidearen inguruan.

Astelehenean. Lorden Ganberara itzuliko da legea.

Datorren astean. Lorden Ganberatik pasatu ostean, Komunen Ganberara itzuliko da; datarik ziurrena datorren asteko egun bat izango da, udako oporrak baino lehen adostu behar baitute legea.

Hilaren 28an eta 29an. Europar Kontseiluaren bilera.

Urrian. EBren negoziatzaileak proposatu du ordurako akordioa egina egotea.

Urritik 2019ko martxora. Europako Parlamentuak eta Erresuma Batukoak epe horretan bozkatu beharko lukete akordioa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.