KRITIKA. Opera

Kaltetuaren barkamena

2017ko urtarrilaren 26a
00:00
Entzun

Giuseppe Verdiren 'Stiffelio'

Abeslariak: Roberto Aronica, Angela Meadi,Roman Burdenko, Francesco Marsiglia, Simon Lim. Musika zuzendaria:Francesco Ivan Ciampa. Eszena zuzendaria: Guy Montavon. Abesbatza: Bilboko Opera Koroa. Musikariak: Bilbao Orkestra Sinfonikoa. Non: Euskalduna Jauregia. Noiz: Urtarrilaren 24an.

Bilbon inoiz antzeztua ez den opera ekartzeak ez du antzokia bete, nahiz eta kalitatezkoa eta interesekoa izan Verdiren obra. Espero duguhurrengo egunetan Stiffelio-k sortu duen ikusmira aprobetxatua izan dadila; horretarako lanak merezia du eta. Izan ere, modernitatera jo zuen egileak bai argudioaren aldetik (emazte baten infidelitatea barkatua izango delako Ebangelioari jarraituz), zein operaren bilakaeran (dramak menpean hartuko dituelako operaren formula itxiak). Egia da gora-beherak daudela azertuetan, baina onartu behar da lanak duen bizitasun handia, orkestrazioan zein armonia mailan. Beraz, beti da arriskutsua XIX. mendeko egile gaztearen lanak berpiztea, baldin eta operak dituen osagai konplexuak ez badira bikain uztartzen. Zorionez, azken hori gauzatu da Bilbon ematen ari den Stiffelio-ren bertsioan.

Hasteko, abeslarien esparruan, Angela Meadi sopranoak tesitura luzeko ahots dardarkaria haizeratu zuen, beheranzko erdibideko vibratoa erakutsiz: afinazio fraseo txukuna eta tinbre atsegina. Kontutan hartzekoak izan ziren hasierako ekitaldiko arian A te ascenda Dio clemente eta bigarren ekitaldiko ah dagli scanni eterei. Batean edo bestean gozotasuna, gustua, bai mezza voce-n zein pianissimo-an , filadoak, messa di voce … den dena egin zuen Lina infidelaren rol dramatikoan. Beharbada larregi egonkor eszenatik, baina gure ustez, gauaren irabazlea izanz en. Roberto Aronica tenorrak, betiko moduan, entrega osoa eman zion senar kaltetuari. Taularen gainean bikain, ahots sendoa eta agudo gogorrakadierazi zituen kantaldi gorpuztuarekin. Beste maila batean, Roman Burdenkok tesitura luzeko ahots indartsua azaldu zuenaitaren rolean. Francesco Marsiglia tenorrak polito abestu zuen amorantearen paperean, ahots finarekin. Gustatu zaigu, Simon Lim baxuaren ahots biribila hasierako Raconto-an eta hurrengoetan. Ondo abestu zuten, heurenrol laburretan, Diana Axentik eta Jorge Rodreguez Nortonek. Bilboko Opera Koroak ederki abestu zuen zati ziztatuetan bateratasuna adieraziz, gainera.

Musikagintzara itzuliz, Francesco Ivan Ciampa zuzendari verdiarra dugu. Maisutasunez kontzertatu zituen abeslariak esku ezkerrarekin, eta Bilboko Orkestra Sinfonikoa batuta esku eskubiarekin ermanez. Haren agindupean gure orkestrak eder sorrarazi zituen operak dituen tentsioak eta koloreak. Guy Montavon eszena zuzendariak lan ona egin zuen, bestalde. Hustu egin zuen eszena grisa, protestanteen aszetismora hurbiltzeko; atrezzo minimalarekin osatu zuen eta drama barnerakoira zuzendu zuen arreta guztia.

Asko gustatu zaigu azken eszena korala ere, eliztarren arropakelizan daudenean emazte infidela—arropa zuriarekin— absolbitu egiten dutenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.