Errusiako Munduko Kopa: C multzoa. Frantzia

Hogei urte geroago...

Griezmann
Griezmann YURI KOCHETKOV / EFE

Aitor Manterola -

2018ko ekainak 15
Goia jo zuen Frantziak han egindako Munduko Kopan, 1998an, txapeldun izan baitzen. Harrezkero, bigarren postua du lorpenik handiena, 2006ko txapelketan, eta, gainerako guztietan, ez du nabarmentzeko lanik egin. Aurten du aukera onenen artera itzultzeko, edo, behintzat, hala ematen du. Talde ona da, taldea delako, eta bakarkako lanari esker garaipenak lortzeko jokalari onak dauzkalako: Griezmann eta Mbappe ez dira edozein. Didier Deschamps lapurtarra aulkian dela, ez da dudarik sendoa izango dela hark moldatuko duen taldea. Erakutsi zuen duela lau urteko Munduko Kopan ez dela irabazteko erraza izaten, eta berretsi egin zuen orain bi urte, etxean jokaturiko Eurokopan, finalera helduz Griezmannen magiari eta talde izaera zurrunari esker.

Osagai horiekin aterako da plazara Frantzia Munduko Kopa honetan, eta fidagarriak dira heldulekuak. Ez da egongo faborito handienen parean, baina ezta oso urrun ere, eta txapelketa handia egitea ez litzateke ezustea izango inola ere. Urratsez urrats aurrera doa taldea errendimenduan, eta beste koska bat gora egiteko gai izan daiteke Errusian.

C multzo honetan faboritoa da, maila apalean daudelako gainontzeko hiru selekzioak: Danimarka, Australia eta Peru. Final-zortzirenetara sailkatzeko arazo handirik ez luke izan behar, horrenbestez. Txapelketa bakarra du irabazia orain arte, 1998ko hura, eta, hogei urte geroago, zergatik ez balentria handiren bat egin? Kontuan hartzeko taldea izango da.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna