Errusiako Munduko Kopa: A multzoa. Errusia

Selekzio bat gehiago

Smolov
Smolov GEORGI LICOVSKI / EFE

Aitor Manterola -

2018ko ekainak 14
Itzali bezala egin da Errusiako futbola azkenaldian. Sekula ez du izan Europako liga handienen sona, baina duela urte batzuk, diruaren bitartez, indartu egin nahi izan zuten. Jokalari onak sosekin erakarrita saiatu ziren hori egiten, baina orain, Zenit San Petersburgo da bakarrik indarraldi horri eusten diona. Pentsa zitekeen bertako futbolaren loraldiak selekzioari mesede egingo ziola, baina 2008ko Eurokopan finalerdiak harrapatu bazituen ere, ordutik gainbehera joan da selekzioa ere.

Txapelketa hau etxean jokatzea aukera ona izan zitekeen selekzioa indartzeko, baina ez da horrelakorik gertatu. «Birrinduta dago selekzioa», esan zuen 2016an Kirol ministroak, Futbol Federazioko buruak, duela bi urteko Eurokopan multzoko azkena izan eta gero, Gales, Ingalaterra eta Eslovakiaren atzetik. Emaitza txar horien eraginez, Leonid Slutski entrenatzailea lanetik kendu, eta Stanislav Txertxesov da ordutik taldeko buru. Atezain izandakoak bi urte izan ditu etxeko txapelketa prestatzeko, baina berme onik gabe jardun behar izan du, erabat txikituta zegoen jokalari multzoa berriro osatzea izan baitu lehentasun.

Etxean aritzeak ere ez dio aparteko indarrik ematen Errusiari, ez dauka izar erabakigarririk taldean, eta zeukan bakanetakoa, Kokorin aurrelaria, ez da ariko, lesio larria izan baitzuen belaunean martxoan. Azkeneko Konfederazio Kopan emandako maila txukuna eta multzoan Arabia Saudi eta Egipto ustez talde ahulagoak tokatu izana ditu itxaropen izpi.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna