'.eus' %21 hazi da 2017an, eta 7.700 domeinura iritsi da

2018ko urtarrilaren 3a
00:00
Entzun
Espero baino datu hobeak izan zituen iaz Interneteko .eus domeinuak. %21 hazi zen, Puntueus fundazioak kaleratutako datuen arabera. Guztira 7.700 domeinu daude erregistratuta .eus bitartez. Hazkunde tasa hori gainerako domeinuena baino hamar aldiz handiagoa da. 2020rako plan estrategikoan helburutzat jarria dute .eus Euskal Herriko hirugarren domeinua izatea; «bidean» doaz.

Domeinuari buruzko datu gehiago ere eman dituzte. Euskarari dagokionez, .eus webguneen %91k euskarazko edukiak dituzte. Behin domeinua eskuratuta, %95ek berritu egiten dute. Fundazioak dio egoki doazela: «Proiektua, egonkortzeaz gain, euskal komunitate digitalean indartzen ari da».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.