Euskadiko Sendagileen Sindikatuak 12 arlotan atzeman du iruzurra

Osakidetzako oposizioetan filtrazio «zantzu nabariak» izan direla ohartarazi du SMEk. ELAk ikertzeko eskatu dio EAEko Fiskaltzari

Maiatzeko azterketa, Gasteizen. JUANAN RUIZ / FOKU.
aitor biain
2018ko ekainaren 6a
00:00
Entzun
SME Euskadiko Sendagileen Sindikatuak ohartarazi du Osakidetzako oposizioen zenbait espezialitatetako azterketen edukia filtratu zelako «zantzu nabariak» daudela. Sindikatuak orain arte egin diren 42 etsaminen emaitzak aztertu ditu, eta hamabi arlotan atzeman ditu filtrazio zantzuak. Horiek hala, ikerketa sakonago bat egitea galdegin dio Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari. Neurriak hartzeko ere eskatu dio, etorkizuneko oposizioen baldintza egokiak ziurtatu ahal izateko.

Bigarren azterketen emaitzetan aurkitu ditu zantzuak batez ere, eta lotura dute arlo bakoitzean eskaintzen den plaza kopuruarekin. Hala, zantzu «oso nabarmenak» atzeman ditu, esaterako, Pneumologiako bigarren proban, edo Onkologia Erradioterapikoan. Lehen eta bigarren azterketen arteko emaitzak alderatuz gero, alde handia dago gainditu ez dutenen eta puntuazio altuena erdietsi duten hautagaien artean. Zantzu nabariak aurkitu ditu, halaber, Anestesiologiako, Digestio Aparatuko, Medikuntza Intentsiboko, Kardiologiako eta Urologiako azterketetan.

ELAk fiskaltzara jo du

ELA sindikatuak, bestalde, iruzur zantzuak ikertzeko eskatu dio EAEko Fiskaltzari. Salaketa bat jarri du, egoera «larria» dela iritzita. Erantzukizun politikorik zein penalik egotekotan, ELAk azpimarratu du argitzeko beharra dagoela, eta erantsi du azterketa egin dutenen kexak jasotzen ari dela. Halaber, gaitzetsi egin du Osasun Sailak Angiologia eta Hodietako arloetan soilik hartu izana neurriak. «Gogoratu behar dugu administrazio publiko bateko prozesuaz ari garela, eta gardentasunean eta aukera berdintasunean oinarritu behar dela».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.