Albistea entzun
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez

Sindikatuak, Martxoaren 8ko gutxieneko zerbitzuen aurka

Jaurlaritzak ezarritako baldintzen aurkako helegitea jarri du gehiengo sindikalak. UGTk eta CCOOk gizonak ere deitu dituzte grebara

Iosu Alberdi -

2018ko martxoak 7

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako gehiengo sindikalak helegitea jarri du Martxoaren 8ko greba feministarako Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako gutxieneko zerbitzuen aurka. Gobernuaren aginduak aurreko grebetako egoera okertzen duela salatu dute, «batez ere sektore feminizatuetan».

Jaurlaritzak agindu du, besteak beste, garraio publikoan %30eko gutxieneko zerbitzuak bermatzea, ospitaletan jaiegunetako langile kopurua egotea eta hezkuntza ez-unibertsitarioko ikasle guztiei zentroetara sarrera bermatzea. Horiek dira 11:00-15:00 eta 18:00-20:00 tarteetarako ezarritako baldintzak. «Bidegabeak», gehiengo sindikalaren ustez, «emakume langileen greba eskubidea urratzen dutelako».

Sindikatuek salatu dute adingabeen egoitzetako, heziketa zentroetako eta etxebizitza komunitarioetako langileei greba egitea galarazten zaiela, jaiegunetako gutxiengo zerbitzuak egotea agindu baitu Jaurlaritzak. Asteburuetan, ordea, aste barruan baina langile gehiago egoten dira.

Gehiengo sindikalak azaldu du argi geratu dela Jaurlaritzak ez duela grebarekin bat egiten, eta «guztiz azalekotzat» jo du erakundeak eginiko «apustua», hamabost minutuko elkarretaratzeak antolatu baititu.

UGT eta CCOO sindikatuek, berriz, gizonak ere deitu dituzte lanuzteetan parte hartzera, «greba ez-sexista eta inklusibo bat» defendatzen dutela argudiatuz.

Greba egunarekin bat egingo du Gipuzkoako Foru Aldundiak ere, Erdiak gara. Izan gaitezen erdiak kanpainarekin, «emakume eta gizonen arteko desoreko sakona» salatzeko. Ostegun eguerdian Donostiako Gipuzkoa plazan elkartzeko deia egin du, eta greba egunetik harago, «kontziliazio erantzunkidetasuna» sustatzeko lan egingo duela azaldu du.

Mehatxu delitua Durangon

Durangoko alkateorde eta Berdintasun Batzordeko buru Pilar Riosek heriotza mehatxu bat salatu du, ustez karguarekin zuzenki lotua dagoena. Riosek azaldu du gizon batek eskuekin pistolaz tiro egiteko keinua egin ziola, bost aldiz. Gizona Felipe Ardanza da, bere emazte ohia hiltzeagatik hamazazpi urteko kartzela zigorrera kondenatua 2006an. Ardanzak iaz lortu zuen hirugarren gradua, 11 urte preso egon ostean.

Epaileak lau hilabeteko urruntze agindua ezarri dio Ardanzari, Anboto aldizkariak azaldu duenez, mehatxu delitu bategatik.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Alemaniako Grevenbroich hiriko parke eolikoa, eta, atzean, ikatzezko zentrala, duela gutxiko irudi batean. ©SASCHA STEINBACH / EFE

PLANETAREN MUGEKIN TALKAN

Iñaki Petxarroman

50 urte dira Hazkundearen Mugak txostena kaleratu zutela. Ekonomia ulertzeko beste modu bat ezarri zuen, eta zientzian oinarritutako sistema batekin erakutsi zuen hazkunde etengabeak etorkizunean eragin zitzakeen arazoak. Gaur egun, begi bistan daude arazo horietako batzuk, hala nola klima krisia eta bioaniztasunaren galera.
 ©BERRIA

«Gure aztarna ekologikoak egungoaren hamarren bat izan behar du»

Iñaki Petxarroman

Kontsumoa eta ekoizpena apaltzea eta espiraleko ekonomia martxan jartzea beste biderik ez du ikusten Antonio Valerok.
Jainkosaz aldatzeko prest al gaude?
Juan Mari Aburto lore eskaintza egiten, atzo, Bilbon. ©BILBOKO UDALA

Frankismoak espetxeratutako andreak omendu dituzte Bilbon

Iosu Alberdi

Bilboko Udalak eta Gogora institutuak plaka bat jarri dute Orue Txaleta zegoen lekuan. Eraikin hura espetxe izan zen 1937tik 1942ra bitarte

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...