Noiz sortua: 2018-02-07 00:30:00

Galdeketa bat egingo dute Usansoloko mugak ebazteko

Galdakaoko Udaleko osoko bilkurak onetsi du; azaroan egiteko asmoa dute. Usansolo Herria plataformak dio galdeketa «tranpa» bat dela
Usansolo eta haren inguruak, artxiboko irudi batean.
Usansolo eta haren inguruak, artxiboko irudi batean. LUIS JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS

Asier Arrate Iruskieta -

2018ko otsailak 7

Galdakaotik (Bizkaia) banatzeko nahia badago Usansolo auzoan. Mugak zehazteko asmoz, auzoak inguruan dituen bederatzi auzoetan galdeketa bat egitea adostu du Galdakoko udal gobernuak. Atzo, osoko bilkuran hitzartutako erabakiak EAJren eta PSE-EEren babesa izan zuen. Orain, Espainiako Gobernuaren baimena behar dute. Lortzen badute, azaroaren 18an galdeketa egiteko asmoa dute. Usansolo Herria plataformak salatu du galdeketara deitzea eta Espainiako Gobernuari baimena eskatzea EAJren estrategia bat dela: desanexio prozesua «blokeatzeko».

Udalaren esanetan, desanexio prozesua abiatu aurretik beharrezkoa da mugak zehazteko galdeketa bat egitea. Izan ere, Usansolo Bizkaiko 113. herria bihurtzeko korapilo nagusia auzoaren mugak dira. Plataformako kideen esanetan, Usansolok Bedia, Galdakao, Zaratamo eta Zeberio herriak ditu mugan. Udal gobernuak, ordea, esan du ez dagoela Usansoloko mugak zehazten dituen erregistro ofizialik. 2016an, Galdakaoko Udalak eta Usansolo Herriak plataformak desanexiorako bide orri bat adostu zuten, baina, mugak adostu ezinik, prozesua trabatuta dago ordutik.

Korapiloa askatzeko asmoz, plataformak Usansoloko erdigunean eta inguruko auzoetan bildutako 2.000 sinadura aurkeztu zituen aldundian joan den azaroan. Galdakaoko Udalak, berriz, mugak zehazteko galdeketa egitea erabaki du. Usansolok inguruan dituen auzoetan galdera egitea da asmoa: Artetan, Gorosibain, Labean, Labeagan, Lekuen, Lekubason, Ordañen, Puentelatorren eta Uraskan. Itauna ere zehaztu du: «Nahi duzu zure auzoa Usansoloren desanexio prozesuaren parte izatea?». Udalak jakinarazi duenez, parte hartzeak auzo bakoitzean gutxienez %35ekoa behar du izan emaitza balekoa izateko. Auzoetako batean ezezkoa gailentzen bada, Usansoloren desanexio prozesutik kanpo geratuko da.

Bueltaka dabilen prozesu bat

Udaleko osoko bilkuran galdeketa egitea onartu badute ere, oraindik Espainiako Gobernuaren baimena behar dute. Euskal Herrian egindako desanexioak atzera bota izan ditu estatuak. Kasu berriena Itsasokoa da (Gipuzkoa): Ezkiotik bereizi zen 2016ko irailean, herri galdeketa baten bidez eta foru aldundiaren babesarekin, baina, iazko martxoan, Espainiako Gobernuak bertan behera utzi zuen desanexioa. Izan dira aurrera egin ez duten prozesu gehiago. Igeldo (Gipuzkoa), esaterako, Donostiatik bereizi zen 2013an, baina berehala etenarazi zen prozesu hura, eta, duela urtebete, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak bertan behera utzi zuen.

Usansolo Herria plataformak uste du galdeketa egiteko baimena eskatzeak «are gehiago traba dezakeela» desanexio prozesua. «2014an, galdetutakoen %70 desanexioaren alde agertu ziren, eta aurten 2.000 sinadura bildu ditugu. Zenbat aldiz galdetu behar digute gure etorkizunaz?», galdera egin zuten plataformatik. Ibon Uribe Galdakaoko alkatearen ustez, Espainiako Gobernuak baimena emango du Usansoloko mugak zehazteko galdeketa egiteko: «Ez da segregazio erreferendum bat, kontsulta bat baizik». Plataformako kideek salatu dute udalaren erabakia «tranpa» bat dela, eta ez daudela batere ados; galdeketa batean galdetu beharreko kontu bakarrak desanexioaren ingurukoak izan behar luketela pentsatzen dute.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Maiatzaren 29an eguneratua, 19:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Azkeneko 24 orduetan lau pertsona hil dira COVID-19 gaitzaren eraginez, 22 positibo atzeman dituzte PCR probekin, eta bi gaixo ospitaleratu dituzte. Euskal Herrian 29.107 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.056 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan Lanbide arduratuko da errenta berria banatzeaz. ©JUAN CARLOS RUIZ / FOKU

Iritsi da bizitzeko gutxieneko diru sarrera, muturreko pobrezia murrizteko

Irune Lasa

Espainiako Gobernuak diru saria onartu du, eta ekainean bertan hasiko da ordaintzen. Hegoaldean, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak kudeatuko dute

Haur bat, jolas parke baten ondoan, Zarautzen. / ©Gorka Rubio, Foku

Espainiako Gobernuak eguneko udalekuak baimenduko ditu hirugarren fasean

Jon Ordoñez Garmendia

70 urtetik gorakoentzako ordutegiak desagertu egingo dira. Gehienez hogei pertsona elkartu ahal izango dira, baina ezingo da probintziatik atera oraindik.

Donostiako Zurriola hondartza, atzo. ©Gorka Rubio / FOKU.

Murgak dio ezin direla errepikatu hondartzetan ikusi diren irudiak

Maddi Ane Txoperena Iribarren

Jendea ez pilatzeko eta hondartzak modu «dinamikoan» erabiltzeko eskatu du Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak. Era berean, galdegin du aisialdirako bada ez erabiltzea garraio publikoa «jende asko dagoenean».

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna