Jatseniuk babestu du Poroxenkok lehen ministro kargurako

Berria -

2014ko azaroak 1
Ukrainako presidente Petro Poroxenkok Fronte Popularreko Arseni Jatseniuk babestuko du lehen ministro izateko, nahiz eta presidentearen alderdiak eskuratu parlamentari gehien igandean egin zituzten legebiltzarrerako hauteskundeetan. Poroxenkok Ukrainska Pravda egunkariari esan dionez, bere alderdiko Volodimir Hroisman hautagaiaren ordez Jatseniuken alde egingo du, Ā«herrialdearen batasunaren mesedetanĀ».

Kievek ez dio zilegitasunik aitortzen bihar Ukraina ekialdean egitekoak diren bozei. Nazioarteak ere gogor kritikatu du matxinoen eremuetan ordezkariak aukeratzeko prozesua, NBEk tartean. Errusiak, berriz, esan du emaitzak onartuko dituela.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna