Albistea entzun

Kataluniako Konstituzioa osatzeko lehen zirriborroa aurkeztu dute

Proposamena lantzeagatik zigorra jasotzeko arriskuan dago Santiago Vidal epailea, Fiskalak hura inhabilitatzeko eskatu baitu «Espainiako Konstituzioarekiko fideltasunik eza» leporatuta

Samara Velte -

2015eko otsailak 1

Mehatxuak mehatxu, Katalunia independenteko konstituzioa izan daitekeenaren zirriborroa aurkeztu du jurista talde batek Bartzelonan, Santiago Vidal epailea buru zuela. Urtebete inguru igaro dute balizko errepublika katalanaren oinarrizko artikuluak adosten eta idazten, eta orain jendaurrean aurkeztu dute, herritarrek ekarpenak eta zuzenketak egin diezazkioten.

Vidalek berak azaroan BERRIA-ri azaldu zionez, juristek euren denbora librea baliatu dute konstituzio hipotetikoa idazteko, «ariketa intelektual gisa». Ariketa horrengatik, ordea, zigorra jasotzeko arriskuan dago epailea: Espainiako Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak (CGPJ) dosierra zabaldu dio, eta fiskalak ofiziotik kanporatzeko eskatu du, bere «betekizun judizialak era ukaezinean baztertzea» eta «Espainiako Konstituzioarekiko fideltasunik eza» leporatuta. CGPJk atzera bota du Vidalek ipinitako helegitea, eta apirilera arteko epea dauka zigorra erabakitzeko. Auzia ez badu artxibatzen, hiru aukera ditu: hiru urterako debeka diezaioke Vidali epaile gisa aritzea; Kataluniatik kanpora egotzi dezake haren postua; edo betirako inhabilita dezake.

Vidalek onartu du ez zuela espero Espainiako botere judiziala hain urrutira heltzerik, ez eta «hain erraietatik» erantzuterik ere. Hala ere, bere asmoei tinko eutsita agertu da konstituzio zirriborroaren aurkezpenean: «Badut amets bat: Kataluniako Errepublikaren sorrera ikustea, epaile gisa dihardudalarik». Zuzenbideko hainbat adituk ere hartu dute parte agerraldian, eta Katalunia independenterako hainbat proposamen plazaratu dituzte; besteak beste, trantsiziorako konstituzio baten oinarriak.

Vidalen proposamena www.unanovaconstitucio.cat webgunean argitaratu dute, herritarrek ekarpenak egiteko. Zirriborroak 97 artikulu ditu denera, bost ataletan banatuta. «Nazioaren botere guztiek herritarren borondate aske eta burujabean dute sorburua» dio hitzaurreak; agiriaren bidez, «nortasun nazional katalanaren izatea berresten» dute hura onartzen duten herritarrek, «legearen aurreko berdintasuna bermatzeko, giza duintasuna babesteko, botere banaketa ziurtatzeko, demokrazia parte-hartzailea sustatzeko eta NBEren Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren oinarrizko balioak errespetatzeko helburuarekin». Proposamenaren arabera, Katalunia independentea errepublika litzateke, presidente eta lehen ministro banarekin; armadarik gabea; katalana litzateke hizkuntza ofiziala, eta gaztelaniak koofizialtasuna leukake; hauteskunde zerrendak irekiak lirateke; eta alderdiek debekatua izango lukete gehiengo osoa eskuratzea.

Artikulu guztiak sarean irakur daitezke, baina zuzenketa laburrak baino ezin zaizkie egin; gehienez ere 140 karakterekoak izan daitezke, Twitterreko mezuen gisan. Herritar bakoitzak, asko jota, bost zuzenketa igor ditzake. Konstituzioa adosteko prozesu parte hartzaile zabalagoa ez egitea leporatu diote Vidalen taldeari hainbat herri mugimenduk.

Beste errepresio neurri bat

Demokraziaren Aldeko Epaileak elkarteak Vidalen aurkako auzia artxibatzeko eskatu dio CGPJri. Artur Mas Kataluniako presidenteak ere babesa adierazi dio epaileari. «Ez dut ulertzen, ez ikuspuntu demokratiko batetik, ez eta adierazpen askatasunaren ikuspegitik ere», esan die kazetariei ekitaldi ofizial batetik irtetean: «Ez dut ulertzen nola litekeen Vidal epailea ez izatea askatasun horien jabe, bere ideiak adierazteko eta defendatzeko». Espainiako Estatuak «kalitate demokratikoa» falta duela nabarmendu du, presidentea bera ere zigortu nahi izan duenez gero independentziari buruzko galdeketa antolatzeagatik

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Turkiaren erasoaren aurkako manifestazio bat, azaroaren 20an, Qamixlin. ©EFE

SDFk jakinarazi du eten egin dituela AEBekin egiten ari ziren operazioak

Igor Susaeta

Milizia kurduak indar nagusitzat dauzkan eta Pentagonoaren babesa duen koalizioak ohartarazia zuen Ankarak eraso bat hasiz gero horri erantzutea lehenetsiko zuela. EIren aurkako borrokari eragingo dio
Turkiaren erasoaren aurkako manifestazio bat, azaroaren 20an, Qamixlin. ©EFE

SDFek jakinarazi dute eten egin dituztela AEBekin egiten ari ziren operazioak

Igor Susaeta

Milizia kurduak indar nagusitzat dituen eta Pentagonoaren babesa duen koalizioa ohartarazten ari zen Ankarak eraso bat hasiz gero horri erantzutea lehenetsiko zuela. EIren aurkako borrokari eragingo dio

Vladimir Putin Errusiako presidentea, gaur, Moskun. ©EFE

Errusiak esan du «negoziatzeko prest» dagoela, bere interesak «bermatzeko»

Mikel Elkoroberezibar Beloki

Ukrainako armadak adierazi du bere tropetako 13.000 soldadu eta 6.000 zibil hil direla gerra hasi zenetik. Haur ugariri hezkuntzarako eskubidea urratu dietela salatu du NBEko batzorde batek.

Boliviar bat Silala ibaitik ura hartzen, Txileko mugatik gertu. ©MARTIN ALIPAZ / EFE

Boliviak esan du Hagako epaiak Silala ibaiko ubide artifizialak eraisteko aukera emango diola

Mikel O. Iribar

Nazioarteko Justizia Auzitegiak ebatzi du Silala ibaia «nazioartekoa» dela, eta Txileri eta Boliviari eskatu die elkarren arteko elkarrizketak «etengabekoak» izateko. Santiagok ez dio kalte ordainik eman beharko La Pazi.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Samara Velte

Informazio osagarria

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.