ENBAXADA BILA

Mundu telematizatuan

Martxelo Otamendi - BERRIAko zuzendaria

2018ko urtarrilak 21
Astebete ez da izango irakurri geniola buruzagi jeltzale bati esaldi harrizko hau: «Ezinezkoa da Katalunia Bruselatik gobernatzea».

Esan diezaiotela horixe bera Inditexen inperioa —Zara, Massimo Dutti... 7.000 denda eta 152.000 langile denera— Arteixo herri txikitik (Galizia) gobernatzen duen Ortegari, BBVAn —8.374 sukurtsal 30 estatutan— Madrildik agintzen duen Francisco Gonzalezi, eta Credite Agricoleko buru Philippe Brassaci —138.000 langile 52 estatutan—.

Siberia Moskutik gobernatzen dute —9.000 km—; Hawai, Washingtondik —7.000 km—. Kataluniako Gobernuko burua Bruselan egon liteke —1.000 km—, batere kalterik egin gabe gobernu horren egonkortasunari. Macronek ez daki, ez dauka zertan jakinik, une honetan zer gertatzen ari den Frantziako ospitale guztietan; hobeto esanda, batean ere ez. Ez Macronek eta ezta haren Osasun ministroak ere. Horretarako daude asmatuta, aspaldi, lekuan lekuko ordezkari arduradunak. Telematika eta komunikazio digitalaren garaian, tarte bera dago Bartzelonatik Bruselara, eta Bartzelonatik Gironara.

Besterik da, politikoki komeni den, eta judizialki posible den. Independentziazaleen arteko akordio sendoak berebiziko garrantzia hartzen du Espainiako Gobernua eta estatu egiturak eraso berriak pentsatzen eta prestatzen ari diren unean; etengabekoa baita 155. artikulua berriro ezartzeko mehatxua. Garrantzia du lehendakaria nola aukeratu adosteak, baina handiagoa datozen lau urteotan independentziazaleen kopuruari eusteaz gain % 10 nola igo diseinatzeak.

Kosta ahala kosta saiatuko dira Madrilgo gobernuaren legelariak izendapen telematikoa eragozteko zirrikitua bilatzen; eta, ez badute topatzen, beti edukiko dute Auzitegi Konstituzionala atzean, beste behin erabakia aho batez hartzeko prest.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna