ENBAXADA BILA

Aurreko eredu faltan

Martxelo Otamendi - BERRIAko zuzendaria

2018ko apirilak 22
Informazioaren lehen lerroetara itzuli zen ostiralean ETA, biktimei eragindako kaltearen aitortza eginda. Gizarte Foroa izan zen lehena ETAren desegiteari epea jartzen «uda aurretik izango da», eta hark emandako argibidearekin egin dituzte kalkuluak etologoek, afizionatuek eta profesionalek.

ETAk biktimei eragindako kalteaz hitz egiten duen lehen aldia ez izan arren, ulertzekoa da ostiralekoaren zain egotea denok. Biktimekiko aitortza hori etor zitekeen desmobilizazioaren agiriarekin batera edo ez, baina ematen du biak bereiztea erabaki duela bere ibilbidea bukatzear daukan erakunde armatuak. Argiago da bat zehazki horrenbeste aldiz eskatu zaiona egiteko, biktimei buruzko bakarrik arituko den adierazpen bat.

Ostiralekoak aurrekariak dauzka politikaren esparruan. Ezker abertzaleak 2011ko abenduan, Gernikako Akordioaren barruan, EA, Aralar eta Alternatibarekin batera, ETAren biktimei eragindako kaltea onartu zuen. Haren ondoren, hainbat ahotsek eskatu zioten ezker abertzaleari berak bakarrik egin behar zuela onarpen ariketa hori. Handik hilabete pare batera egin zuen, 2012ko otsailean, Kursaaleko Adierazpenean, ehunka arduradun eta militanterekin batera. Kanpo efektu laburra eduki zuen, alderdi eta komunikabide gehienek berehala ignoratzea, nahita ahaztea erabaki zutelako. Eusko Jaurlaritzako goi arduradun batek esan zuen ez zela «autokritika zintzoa» izan.

Eztabaida logikoa piztu du ostiraleko agirian ETAk bereizketa egin izana bilatutako biktimen eta ez bilatutakoen artean. Oso ulergarria izan liteke batzuek ez onartzea irizpide hori. Arazo larri bat dauka ETAk: gatazka honetan biktimak eragin dituzten alderdietatik batek ere ez diola erakutsi nola egin behar den autokritika zintzoa.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna