ENBAXADA BILA

Muga egunetan erabaki behar

Martxelo Otamendi - BERRIAko zuzendaria

2018ko maiatzak 13
Alemaniako epaileek pentsatuko dute, eta ez zaie arrazoirik faltako, Espainiako magistratu batzuen ustez justizia plastilina bezalakoa dela, hau da, norberaren nahieran moldatu eta egokitu litekeen elementua. Ez zaiela magistratu alemanei matxinadaren akusazioa egokia iruditzen Puigdemont Espainiaratzeko, sedizioagatik egingo dute eskaera. Eta sedizioagatik egindakoa ere atzera botatzen badute Alemanian? Zein izango da otuko zaien hurrengoa?

Ez du ematen Espainiako Justiziaren ardura daukatenei politikoa gobernuak eta korporatiboa Botere Judizialak asko axola dienik Europan ematen duten irudia. Lehenagotik oso balorazio ona ez bazeukaten inguru horretan, hartzen ari diren erabakiekin lan bikoitza egin beharko dute izena garbitzeko.

Hurbiltzen ari da maiatzaren 22ko muga data, hauteskundeak berriz egingo diren edo ez erabakitzeko unea, alegia, zirt edo zart egitekoa.

Torra da JxCk eta ERCk babestuko duten hautagaia, eta ostiralean idatzitako testu hau kaleratu ondoren hartuko du CUPek erabakia. Ezezkoa bada, badago 22a bitartean nahiko denbora akordioa in extremis lortzeko, baina orain arte lortu ez badute... independentziaren esparruan inori komeni ez zaizkion hauteskundeak egin beharko dira.

Ez da ahaztu behar, nahiz boto kopuruan gora egin, oraingo legebiltzarrak aurrekoak baino bi diputatu independentziazale gutxiago dauzkala: 72, lehen; 70, orain. Urontzia, halako batean hautsiko delakoan, etengabe iturrira eramatea Rajoyren estrategia da, gaizki atera zitzaiona abenduaren 21eko hauteskundeetan, baina behin eta berriro errepikatu nahi duena.

Prozesuari komeni zaiona eduki behar da argi, hori delako lehentasuna, baina txikia errespetatuz eta kontsiderazioan hartuz.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna