ENBAXADA BILA

Erabakiak eta zirkunstantziak

Martxelo Otamendi - BERRIAko zuzendaria

2018ko martxoak 25
Marta Rovirak deserriratzeko hartutako erabakiak, hala nola aurretik beste buruzagi independentziazale batzuek hartutakoek, oso eztabaida interesgarria piztuko zuten zuen herriko gogoetagune askotan. Alegia, garrantzitsuak diren egoera pertsonalak alde batera utzita, zer den eraginkorragoa prozesuan aurrera egiteko: espetxera joatea edo deserrira joatea.

Kataluniako prozesuaren kasuan ikusi dugu atzerrira joateko aukera izan dutenetako batzuek nahiago izan dutela kartzelara joateko arriskua hartzea. Espainiako Gobernuaren eta justiziaren jarrera politiko ez-bermatzaileak oso ataka estuan jarri ditu hilabeteotan buruzagi independendista asko, haien gain espetxe zigor handiak dakartzaten oso delitu larriak jarriz. Dena, demokrazia ariketa bat egiteagatik.

Aukeratutako bidea edozein dela ere, ondorioak oso gogorrak dira, bai erbestera joanda, bai espetxera joanda. Auzia politikoa izanda, zigorraren mehatxua bera nahikoa izango ez balitz, inork ez dizu kenduko bahitu baldintzatu bat zaren sentsazioa. Hau da, zure egoera judiziala kanpoan geratu diren kideen jokabidearen baitan egon litekeen sentsazioa. Kanpoan daudenak txintxo portatzen badira, leunagoa izango da zure zigorra. Bahitu hitzaren adierarik gogorrena da hori: zure pairamenak kanpokoen jarduna baldintza dezakeelako. Kalkulu makurra bezain benetakoa da, urte gehiago non pasatuko dituzun kalkulatzea.

Egoera salatzeko orduan, ikusi dugunagatik, ematen du eraginkorragoa dela deserrira joan eta han lan politikoa egitea, gertatu dena salatzea eta zuen kasuak daukan ongietorria baliatzea gertatzen dena lau haizeetara zabaltzeko. Baina erabaki bat edo bestea hartu, errespetatu egin behar da bakoitzak hartzen duena, zirkunstantziak oso desberdinak direlako.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna