martxelo otamendi
ENBAXADA BILA

Distantzia eta pertzepzioa

2018ko maiatzaren 6a
00:00
Entzun
Bitxia da ETAren bukaerarekin gertatzen ari dena. Askotan esan dugu Frantziako eta, batik bat, Espainiako gobernuek ez dutela parte hartu nahi izan ETAren bukaera adostu eta ordenatu batean. Frantziakoak, gutxienez, erraztu egin zuen armagabetzea 2017an, eta hainbat preso Euskal Herrira hurbildu ditu geroztik.

ETAren bukaera antolatzen eta errazten ibili diren nazioarteko eragileek ontzat eman ohi dituzte ETAri eskatu eta ETAk egin dituen urratsak. Gurean sekulako isekak sortu zituen ETAk nazioarteko eragileei 2014ko otsailean arma gutxi batzukeman zizkienean. Batzuei agortu egin zitzaizkien kualifikatibo negatiboak, baina nazioartekoek ontzat eman zuten lehen urrats txiki hura, atzetik etorriko ziren beste batzuen aurrenekoa zelako.

Berriki, eragindako biktimei buruzko autokritika egin du ETAk, bi biktima mota zehaztuz. Ulergarria da ETAren biktimen haserrea. Alderdi politiko gehienek eta erakunde publikoek oso gogor kritikatu dute bereizketa hori, nahiz horietako batzuek sariak eman Irlandan eredu hori babestu zutenei. Nazioartekoek ontzat eman zuten agiri horren edukia ostegunean Genevan, eta Kanbon ostiralean.

Hego Euskal Herriko bi lehendakariek, Urkulluk eta Barkosek, ez zuten parte hartu nahi izan Kanboko ekitaldian; ez zituzten gustuko, nonbait, ez edukia eta ezforma. Nazioartekoak egon ziren, ordea. Oso estuak garaetxean, eta oso ulerberak, aitzitik, etxetik oso urruti gaudenean. Gurean terrorista direnak gerrillariak dira Kolonbian; nahiz Kolonbian askoz hildako gehiago eragin, lurraldearen zati bat okupatuta eduki urteetan, nerabeak gerrillan sartu, legebiltzarrean hamar eserleku eskaini... Ordain politiko horiek eta gehiago dituen prozesuari babesa ematera joan zen Urkullu lehendakaria Kolonbiara. Kanbora, ez. Eta Kanbon ez zegoen ordain politikorik. Urruti dago Kolonbia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.