ENBAXADA BILA

Osteguneko bi erabakiak

Martxelo Otamendi - BERRIAko zuzendaria

2018ko martxoak 4
Ostegunean bi erabaki garrantzitsuren berri eduki genuen. Puigdemont presidenteak uko egin zion gobernuko presidente izateari, eta Espainiaren kontrako salaketa jarriko du NBEn, estatu egiturek, kasu honetan justiziak bereziki, eragotzi egin diotelako presidente izatea, nahiz horretarako nahikoa babes badaukan Kataluniako Parlamentuan.

Gobernuko presidente izateari uko egitea garrantzi handiko erabakia da, eta argi erakusten du Puigdemonten eskuzabaltasuna, hala nola sendotasun nazionala, arazoaren parte ez izateko erabakia eskaini dielako Kataluniako alderdi independentziazaleei. Ezaguna da auzi horretan, parlamentuak Puigdemont presidente izendatzeko auzian, ez zegoela, eta zela egongo, adostasunik JxC, ERC eta CUPen artean. Bi aukera bakarrik zeuden: berdinketa betikotua, edo Puigdemontek alde batera egitea. Katalunian presidente izateko gehiengoaren babesa zeukaten azken bi hautagaiek, bi arrazoi oso desberdin eta konparagaitzengatik, uko egin behar izan diote presidente izateari: Mas eta Puigdemont. Jordi Sanchez espetxeratua izango da JxCren eta ERCren kontsentsuzko hautagaia, eta ikusteko dago Llanera epaileak utziko ote dion izendapen kargua hartzeko ekitaldira joaten, eta presidentearen bulegoan jarduten. Madrildik datozen haizeetan irakur liteke ezetz, judizialki Junquerasen eta Sanchezen beraren aurrekaria dagoelako —ez zien kartzelatik irteteko baimenik eman parlamentuko lehen batzarrean parte hartzeko—, eta politikoki Espainiako Gobernuak ez duelako nahi izango. Interesarekin segitu beharko dugu Puigdemontek NBEn jarriko duen salaketaren ibilbidea. Erabakia ez da azkar etorriko, eta datorrenerako, ez jakin zer egoeratan egongo den Kataluniako politika. Baina, aldekoa bada, garrantzitsua izango da, nazioartean gertatu dena salatzeko beste tresna bat gehiago izango delako.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna