ENBAXADA BILA

Sarkofagotik atera dute

Martxelo Otamendi - BERRIAko zuzendaria

2018ko ekainak 17
Posible al da oraintsu arte Espainiako Auzitegi Nazionaleko Zigor Aretoko buru izen den magistratu batek ez jakitea noren eskumena den behin-behinean espetxeratuta dauden presoak zer espetxetan egongo diren erabakitzea Barne Ministerioaren ardurapeko erakundea den espetxe zuzendaritzari dagokiola, eta ez instrukzio epaileari?

Horixe iradoki du asteon Grande Marlaska Barne ministroak adierazirik Llarena magistratuaren esku zegoela udazkenean-edo egitekoa den epaiketara arte Kataluniako prozesuaren presoak Kataluniako kartzeletara eramateko erabakia hartzea.

Llarenak ez du denbora asko behar izan ohartzeko Barne ministroa eskuak garbitzen ari zela, eta hari berari dagokion erabaki konplikatu baten zama bere bizkarraren gainean jarri nahi ziola. Argi utzi du Auzitegi Goreneko magistratuak, azken erabakia ez dela berea, oihal artean ezkutatu nahi izan duen ministroarena baino. Bakarrik falta izan zaio Llarenari galdetzea Grande Marlaskari nola lortu zuen zigor aretoko lehendakariaren ardura.

Vicent, zure irakurle erdiak ez dira gogoratuko Lech Walesa sindikalista poloniar eta Bakearen Nobel saridunarekin, eta beste erdiek ez dute ezagutuko. Espainiako egunkari batek, sarkofago politikotik atera, eta elkarrizketa egin dio, Madrilen Nazioarteko Demokraziarako Foroan hitzaldia eman zuela baliatuta.

Sekulakoak esaten ditu Walesak Kataluniako prozesuaz. «Kataluniak independentzia nahi badu, altxa dezala lau metroko pareta bat, katalanak Espainian sar ez daitezen», «dabiltzala Kataluniako hegazkinak Espainiako aire eremutik igaro gabe», «[katalanak] kaiola batean bizi daitezke, baina belauniko itzuliko dira eskatuz berriro onartuak izatea».

Eskerrak demokraziarako foro baten hartu behar zuela parte poloniarrak.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna