SU FESTEN NAZIOARTEKO LEHIAKETA

JAGOBA MANTEROLA / FOKU.
2022ko abuztuaren 20a
00:00
Entzun
TURIS

Herrialdea. Herrialde Katalanak.

Noiz. Osteguna.

Emanaldia. Forma eta kolore biziz betetako ikuskizunaz gozatu ahal izan zuten atzo suen zaleek, bezperakoak bertan behera geratu ondoren. Valentziako su etxeak ikuskizuna egitea lortu zuen, zailtasunen gainetik. Izan ere, su festarako eguraldirik egokiena egin ez bazuen ere, altuerekin jolas egin zuten Turis etxekoek, eta ikusleek gustura hartu zituzten zerua bete zuten suak. Zarataz beteriko ikuskizuna izan zen, eta azken zalaparta arrakastatsuarekin itxi zuten haizeak eta euriak baldintzatutako emanaldia.

GAURKO SUAK

Izena. Vulcano (lehiaketaz kanpoko su eta musika ikuskizuna).

Herrialdea. Espainia.

Berezitasunak. Ohi bezala, ikuskizun piromusikal berezi batekin agurtuko dute su festen jarduna Donostian. Madrilgo Vulcano etxeak badu eskarmentua horretan. 1980ko hamarkadan sortutako piroteknia bat da, eta espezializatuta dago ikuskizun tradizionaletan, su eta musika ikuskizunetan, musika duten multimedia ikuskizunetan, eta uretan, monumentu eta fatxadetan eginiko proiekzioetan. Ibilbide luzea dute. Brontzezko maskorra (2014) eta Zilarrezkoa (2019) irabazitakoak dira Donostian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.