Irujo: «Txapela irabaztearen adinako poza hartu dut»

Imanol Magro Eizmendi -

2014ko abuztuak 13
Juan Martinez de Irujo bihar itzuliko da jaialdietara, Mallabian. Herenegun erabaki zuen, proba egin eta ezker eskuan minik gabe bukatu zuenean. «Txapela irabaztearen adinako poza hartu nuen. Bizitza normala egiten hasi eta elastiko gorria estreinatzeko irrikan nago». Ondo sendatuta izan beharko du gainera, luze gabe partida asko jokatu beharko dituelako, are gehiago Zarauzko eta Bilboko torneoetan finalerako sailkatzen bada.

Buruz buruko txapeldun izan zenetik—ekainaren 29an— jokatu gabe dago. Ezker eskuan ubeldu handia zuen, eta ezin zuen ia pilota ukitu. Duela bi aste proba bat egin zuen, baina mina oraindik handiegia zen. «Gogorra da, astuna, baina erabat sendatu arte banekien ez nuela jokatuko. Arraroa egin zait, uztailean inoiz entrenatu gabea nintzen».

Eta erabat osatuta al dago? «Ez, ez dago erabat osatuta, baina berme handia du. Ubeldua asko txikitu da, eta babesak tokiz aldatzen asmatu dut. Dena den, badakit ezingo dudala beti jokatu orain erabiliko ditudan babesekin». Erabakia sendoa da, eta arrisku txikia duen arren, Irujok jokatu egingo du. «Berriz min hartzearen arriskua dago, baina berdin mindu dezaket eskuina. Aurrerago beste erresonantzia magnetiko batzuk egingo ditugu, eskua sendatzen ari den ikusteko».

Bestalde, Xala ere arazo fisikoekin dabil. Bizkarreko mina du, eta erabat sendatzea kostatzen ari zaio. Printzipioz, hilaren 20an du hurrengo partida, Bilboko Torneoko lehen finalerdian.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna