JASOTAKO KEXAK

2018ko ekainaren 6a
00:00
Entzun
Hona hemen Hizkuntz Eskubideen Behatokiak iazko txostenean jasotako kezken eta bizipenen lagin bat:

«Atzo Durangoko larrialdietara joan ginen, hiru urteko umea buruan ebakiagaz. 'Esta niña solo sabe euskara? Pues tenemos un problema', esan zidan medikuak».

«Donostiako polizia-etxean, sarrerako poliziak espainolez galdetu dit ea zer nahi nuen edo zertara nindoan. Euskaraz erantzun diot [...]. 'No te entiendo, a mí me hablas en español'. Are polikiago erantzun diot berriro euskaraz. 'Que no entiendo, que a mí me hables en español. ¿Ves lo que pone aquí?'. Eta jarrera oldarkorrean hasi zait erakusten bere uniformeko Espainiako bandera eta 'Policia Nacional' hitzak».

«Larunbatean bost urteko alabarekin nindoala, ertzain bat oldartu zitzaidan euskaraz arta nintzaten eskatzeagatik. Hau Espainia dela, nire nortasun agiriari so egiteko, eta abar».

«Nafarroako Parlamentuaren euskarazko web orrian hainbat eduki gaztelaniaz direla-eta kexa jarri eta jasotako erantzuna gaztelania hutsean igorri dute. Nola da posible?».

«Alegiko Txiki Jai Berrin. Bertako langilea gaztelaniaz zuzendu zitzaien gure semeei: 'Para entrar son tres fichas'. 'Zer?', galdetu zuen semeak. Orduan nik: 'Euskaraz hitz egiten ez badiezu, ez dizute ulertuko'. Langilearen erantzuna: 'Nik nahi dudan hizkuntzan egitea daukat'».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.