Tellituk eragile guztiak nahi ditu hezkuntza legearen fase berrian

Jon Ander De la Hoz -

2018ko martxoak 3

Euskadiko Eskola Kontseilua hezkuntza lege berria osatzeko bigarren fasea lantzen hasi da. Hala jakinarazi zuen atzo Koldo Tellituk, Ikastolen Elkarteko lehendakariak; horren harira, Eskola Kontseiluko kide ez diren eragileek bigarren fase horretan parte hartzeko aukera izatea galdegin du. Ikastolen 25. jardunaldi pedagogikoen irekiera ekitaldian egin zituen adierazpenok.

Tellituk azaldu du Ikastolen Elkartea «orokorrean» bat datorrela lege berriaren dokumentuan proposatutako bide pedagogikoarekin: «Eraldaketaren beharra, ikasleen irteera profilaren garrantzia eta ikas-irakas prozesua aipatzen dituelako, besteak beste».

Halere, deitoratu du bi oinarrizko gai ez direla jorratu; Euskal Hezkuntza Zerbitzu Publikoaren osaketa da horietako bat. Tellituren esanetan, Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak «nahita alboratu» du gai hori orain. Hala, azaldu du Ikastolen Elkarteak «beharrezko» irizten diola gai hori mahaiaren gainean jartzeari: «Dokumentuko proposamen gehienak itunpeko ikastetxeei begira eginak daude, eta ez du aurreikusten zeintzuk izango diren beste ikastetxeen egitura eta ezaugarriak».

Halaber, azaldu du dokumentuan «oso gutxitan» agertzen dela zeintzuk izan beharko liratekeen administrazioaren rola eta proposatutakoa gauzatzeko betebeharrak. Halere, azaldu du ikastolak bidean aurrera egiteko konprometituta daudela: «Azken hogeita bost urteotan hezkuntza sistema osoarentzako lege bat egiteko izan dugun aukerarik onena da».

«Oinarri sendoak jarrita»

Ikastoletako proiektu berriak ezartzeko garaian, Tellituk uste du jardunaldiek «oinarri sendoak» jarri dituztela. 25. aldia da atzo hasitakoa; urte horietan egindako ekarpenen artean jarri ditu Kiva programa eta Hobekuntza Pedagogiko Iraunkorra.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Albiste gehiago

Gaztelugibelean, Erruki Etxetik irten ostean, manifestariak ilaran ©Idoia Zabaleta

Zaintza erdigunean jartzeko aldarrikatu dute Hegoaldeko lau hiriburuetan

Berria

Iruñeko mobilizazioan, Erruki Etxetik irten da ehunka lagun, Zainduz senideen plataformak deitutako manifestazioan, adinekoen egoitzarako baliabide gehiago eta egoiliar eta langileentzako duintasuna exijitu dituzte

Sexu eraso bat salatzeko egindako elkarretaratzea, Barakaldon, artxiboko irudian ©marisol ramirez / foku

Barakaldon gizon bat atxilotu dute emakume bati sexu abusuak egitea egotzita

Berria

Erasoa atzo gauean gertatu zen, Barakaldoko autobus geltoki baten inguruan.

Osasun langileak lanean, Gurutzetako  ZIUan, artxiboko irudian ©marisol ramirez / foku

Hegoaldean 2.000 positiboren langa gainditu da

Irati Urdalleta Lete

Bigarren olatuko daturik txarrenak izan dituzte Araban eta Bizkaian. Guztira, 2.082 kasu atzeman dituzte. Beste bost lagun hil dira Nafarroan.

 ©IDOIA ZABALETA / FOKU

«Leku eman behar zaio minari ere»

Uxue Rey Gorraiz

Pandemiak bizitza sozialean ezarritako mugek zuzenean baldintzatu dituzte herritar askoren dolu prozesuak; min ematen dutela onartzea «funtsezkoa» dela nabarmendu du Mateok.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna