ITUNA AEB-ETAN

2015eko uztailaren 14a
00:00
Entzun
Iranekiko akordio nuklearraren onarpenak, zenbait kasutan, prozedura bat igaro beharko luke sinatzaileen herrialdeetan. Bistan denez, AEBetan gertatuko denak du ondorio handiena. Kongresuan errepublikanoek dute gehiengoa, baina zapuztu ahal lezakete gobernu demokrataren akordioa? Honako hau litzateke prozedura:

60 egun. Bi hilabeteko epea dauka Kongresuak ituna gainbegiratzeko. Epe horretan, Barack Obama presidenteak ezinen lituzke kendu Irani ezarritako zigorrak.

Kongresuaren ezezkoa. Errepublikanoek bi ganberetan duten gehiengoa balia lezakete itunari ezetz errateko.

Betoa. Obamak beto presidentziala erabil lezake Kongresuaren erabakia ezeztatzeko.

Bi herenen beharra. Presidentearen betoari aurre egiteko, Kongresuak bi herenen babesa beharko luke. Gaur egungo jarrerak ikusita, ez da espero itunaren aurka dauden errepublikanoek kopuru horren babesa lortuko luketenik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.