Alavesek Mestallan eten nahi du azken asteetako bolada txarra

enaut agirrebengoa
2018ko martxoaren 17a
00:00
Entzun
Abelardo Fernandezen aroko lehen beheraldia ari da igarotzen Alaves. Galdu egin ditu azken lau lehietatik hiru, eta bat irabazi. Astelehenean, Betisen kontra, taldeak aurrenekoz galdu zuten Mendizorrotzan (1-3) teknikari espainiarraren aginduetara denetik; halaber, bi porrot kateatu ditu lehendabizikoz —duela bi jardunaldi 2-1 galdu zuen Anoetako derbian—. Arabako taldeak ez du beherakada krisi bihurtzerik nahi, eta, horretarako, punturen bat zakuratzen saiatuko da gaur Valentziaren zelaian.

Jaitsiera 11 puntura du oraindik, sailkapenaren hondoan diren taldeak jota baitaude. Hartara, gasteiztarrek eskura dute salbazioa. Baliteke gaur pauso garrantzitsua ematea, baina, horretarako, lehiakor izan beharko dute, sasoi betean den Valentziaren kontra. Azken bi partidetan bigun jardun dute; beraz, badute zer hobetu. Hala ere, Abelardo baikor da: «Ziur naiz Mestallan neurketa ona egingo dugula».

VALENTZIA-ALAVES

Valentzia. Neto; Montoya, Garay, Murillo, Gaya; Guedes, Kondogbia, Parejo, Soler; Zaza eta Rodrigo.

Alaves. Pacheco; Martin Agirregabiria, Laguardia, Rodrigo Ely, Duarte; Ibai Gomez, Pina, Manu Garcia, Pedraza; Munir eta Guidetti.

Epailea. Estrada Fernandez.

Lekua. Mestalla (49.500 ikusle).

Ordua. 16:15ean (BeIN La Liga).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.