AEB

Arte barruti bateko pieza

WIDEWALLS.
2018ko urtarrilaren 10a
00:00
Entzun
2017ko mural onenen artean 36. postua lortu du Etam Cru Bezt eta Natalia Rak artistek elkarlanean egin duten lanak. Knocking On Heaven's Door (Zeruko atea jotzen) izena jarri diote obrari, eta AEBetan dagoen Kaliforniako Napa ibarra edertzea da asmoa. Ibar horretako lehen arte barruti bihurtu nahi dute bertan dagoen ia hiru kilometroko trenbidea eta bizikletentzako bidea. Bi artista poloniarrek elkarrekin lan egiten zuten lehen aldia zen, eta, guztira, hamabi egun behar izan zituzten, tarte horretan euri jasa handiak sufritu behar izan zituzten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.