Gailu elektrikoen inguruko lehen epaia eman dute

2017ko urriaren 4a
00:00
Entzun
Pertsonak garraiatzeko gailuen presentzia oraindik arazo bihurtu ez den arren, epaitegietan lehen aldiz epaitu dute patinete elektriko baten eta auto baten arteko istripua Gasteizen. 2015eko urrian, automobil batek patinete elektriko bat harrapatu zuen zebra bide bat gurutzatzen ari zen bitartean. Oinezko batek zebrabide hori gurutzatu ondoren, martxan jarri zen automobila, baina atzetik pertsona bat zetorren halako gailu baten gainean, eta automobileko gidariak, itxura denez, ez zuen inguratzen ikusi. Patinete elektriko horien erabilera oraindik arautu gabe dagoenez, epaiketan haren abiadura hartu da kontuan, eta, adituek ziurtatu zutenagatik, orduko hamabi kilometroko abiaduran zihoan gailua zebrabidea gurutzatzeko garaian. Hori dela eta, irailaren 26an emandako epaiaren arabera, biak egin ditu gertaeraren erantzule epaileak: automobileko gidaria eta patinete elektrikokoa. Izan ere, automobileko gidariak inguratzen ikusi beharra zuen, baina patinetekoa oinezko baten abiaduran baino azkarrago iritsi zen zebrabidera, eta, horregatik, hura ere erruduntzat jo du epaileak. Lehen aldia da gisa honetako gailu elektriko baten inguruko epai bat ematen dena Hego Euskal Herriko epaitegietan, eta lehen aldiz, era berean, patinete elektriko hori bizikleta batekin alderatu du epaileak. Oraindik arautu gabe dagoenaren lekuko garbia da gertaera hori.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.