Albistea entzun

Txirrindularitza. Euskal Herriko Itzulia: 4. etaparen kronika. ERRELEBOKA

Zuretzat, Urtzi

Ion Izagirre -

2015eko apirilak 12

Movistar taldeko txirrindularia

Oso-oso pozik nago, zoratzen. Zuek tentsioan egongo zineten azken minutuetan, baina baita ni ere. Ez neukan erreferentziarik, eta, galdezka hasi naizenean, «bigarren» esan didate momentu batean. Ez neukan oso argi zer ari zen gertatzen. Ez da batere erraza podiumera igotzea, eta etxeko itzulian balentria hori lortzea... Azken urteotan, ustez ondo nengoenean, zerbait gertatu izan zait beti lasterketa honetan, baina oso pozik amaitu dut aurten.

Taldeak ezin izan du irabazi etaparik, eta pena horrekin geratu gara, gogotik lan egin dugulako hasiera-hasieratik. Ez dut urruti izan garaipena, bost segundo eskasera, baina, Italiako Giroa buruan, konfiantzaz gainezka noa etxera. Txirrindulari gisa pausoak ematen ari gara pixkanaka, eta iritsi da izagirretarrak, bi anaiak, oso kontuan hartzeko txirrindulariak garela pentsatzeko garaia. Gerra pixka bat emateko prest gaude biok. Nire moduan, anaiak ere erabat gogotsu ekin dio erlojupekoari, eta oso saio ona egin du azkenerako, erreferentzia on-onak emanez.

Behin Euskal Herriko Itzulia amaituta, atseden pixka bat hartu eta Girora begira jarriko gara. Beñat Intxausti eta biok izango gara taldeburuak, eta oso talde gaztea izango dugu ondoan. Azken urteotan, taldeburu argi baten alde lan egitera joan izan gara hiru asteko itzulietara, eta oso desberdina izango da aurtengoa. Saiatuko gara emango diguten aukera aprobetxatzen. Beñatek badaki zer den Giroan etapa bat irabaztea eta liderraren maillota defendatzea, eta aurretik etapa bat irabazita nago ni ere.

Politagoa izango zen eskaintzak itzulia irabazita egitea, baina zale guztiei, kuadrillakoei, familiari, neska-lagunari... Den-denei eskaini nahiko nieke podiuma. Baina, horien guztien baimenarekin, Urtzi Gurrutxagari eskaini nahiko nioke bereziki. Duela urtebete pasatxo joan zitzaigun, eta oso gogoan daukagu oraindik. Kuadrillakoa nuen, eta ikaragarri gustatzen zitzaion txirrindularitza. Kuadrillako bi lagun profesionaletan ibilita, beti aritzen zen galdezka, apustu giroan, Tropela-ko kinielak egin eta egin... Oso maitea genuen, eta harentzat da hirugarren postu hau.

Eta zer esan zaleei buruz! Urtero ematen dute ikuskizun handia, baina, eguraldia lagun, aurtengoa are ederragoa izan dela esango nuke. Ikaragarria izan da Aiako azken aldapan bizi izandakoa. Lehertuta iritsi gara denok bertara, baina burbuila batean sartu naute zaleek. Zuzendariaren ahotsik ere ez nuen entzuten, eta oso momentu berezia izan da. Eskerrik asko hain une bereziak bizitzen laguntzeagatik!

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©IÑIGO URIZ / FOKU

«Igoera lortzea baino modu hoberik ez dago agur esateko»

Iñaki Berastegi

Denboraldia amaitutakoan erretiroa hartuko du Gardek. Osasunako jokalari izatearen «ametsa» bete, eta egin dioten agurragatik «pribilegiatua» sentitu da. Duela bi urtetik hona, harrobiaren koordinatzailea da, eta lan horretan jarraituko du.
Biniam Girmay besoak jasota, atzo, garaipena ospatzen. ©MAURIZIO BRAMBATTI / EFE

Eritreak ikur berria du

Eñaut Agirrebengoa

Girmayk garaipen handia lortu du Giroan. Podiumetik ospitalera joan da zuzenean, xanpainaren kortxoak begian jota. Lopez lider da oraindik ere

Beñat Zubizarreta, Lazkaoko Lapkeko Gazte mailako aurrelaria. ©JON URBE / FOKU

Ez daude barkatzeko

Jon Eskudero

Doneztebeko Errekak eta Lazkaoko Lapkek irabazi egin dute XVII. Berria Txapelketan, eta elkarren kontra ariko dira final-laurdenetan

Ricardo Barkala bere hautagaitza aurkezten, atzo. ©MIGUEL TOÑA / EFE

Barkala: «Goi mailako sei-zazpi teknikarirekin hitz egin dugu»

Berria

Bilboko Portu Agintaritzako buruak ofizial egin du Athleticeko presidente izateko hautagaitza

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...