Espainiako Haur Literatura saria, Juan Kruz Igerabideri

'Abezedario titirijario (letren txotxongiloa)' liburuagatik saritu dute. Epaimahaikideek idazlearen hizkuntza poetikoa nabarmendu dute
Juan Kruz Igerabide.
Juan Kruz Igerabide. J.C. RUIZ / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Amagoia Gurrutxaga Uranga -

2018ko irailak 28

Abezedario titirijario (letren txotxongiloa) liburuko hizkuntza poetikoaren erabileran «maisutasuna» ikusi dute Espainiako Haur eta Gazte Literatura Sariko aurtengo epaimahaikideek. «Hizkuntza poetiko hori oihartzun sinbolisten aliterazioekin, nonsense umorearekin, absurduarekin, fantasia rodariarrarekin eta euskal ahozko tradizioarekin elikatzen da», erantsi dute.

Juan Kruz Igerabidek (Aduna, Gipuzkoa, 1956) idatzia da liburua; Denonartean etxeak argitaratua; 5-7 urteko irakurleentzako moduko gisa sailkatua; katalanera, galegora eta gaztelerara itzulia. 20.000 euro jasoko ditu idazleak sari. «Egoskorra» izaki, saririk gabe ere idazten segituko lukeela adierazi zuen atzo bertan, saria eman ziotela jakin berritan. Halako sari batek idazteko animoa areagotu dezakeela ere erantsi zuen, albistearekin zorabiatuta zegoela nabarmenduta.

Espainiako Kultura Ministerioak ematen du Igerabidek jaso duen saria, eta epaimahaia osatu dute Olvido Garcia Valdesek (presidente), David Garcia Rivasek (presidenteorde) eta bost eledunek: Soledad Puertolas, Maria Pilar Jimenez, Mariasun Landa, Josep Gonzalez-Agapito eta Mari Jose Olaziregi. Espainiako estatuan ofizialak diren hizkuntzetako edozeinetan idatzitako lanak dira saria jasotzeko hautagaiak.

Lehenago ere saritua

Atzo jakinarazi zutena ez du lehen saria Igerabidek. Ezta irakurle gazteenentzako lehen lana ere. Izan ere, haur eta gazte lateraturako 30etik gora liburu eman ditu orain artean. Ezagunenetako bat, 1999an Euskadi Haur eta Gazte Literatura Saria eman zion Jonas eta hozkailu beldurtia. Igerabidek Jonasen abentura gehiago idatzi izan ditu gerora.

Baporea Saria ere bi aldiz eman diote, Gau, gau, gau. Oi zein ituna (1997an) eta Kakotxen k herrialdea (2006an) lanengatik. Haurrentzako poesia liburuak ere idatzi izan ditu: Kartapazioko poemak (1998) eta Hosto gorri, hosto berde (2002), besteak beste.

Helduentzako lanetan, poesiaz gain, eleberriak —Hamabi galdera pianoari lehena, 1999an—, narrazioak —Izar bat agertu da, 2001ean—, aforismoak —Labur txintan azkena, iaz— zein saiakera landu izan ditu. Bularretik mintzora (1993) saiakeran, hain zuzen ere, ahozko tradizioa aztertu zuen.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Ezkerretik eskuinera, Labrit Ondareko Itziar Luri eta Gaizka Aranguren, eta Elena Aitzkoa artista, Uharte zentroaren egoitzan. ©IÑIGO URIZ / FOKU

Antzokia herritarrentzat zer den

Uxue Rey Gorraiz

Iruñeko Gaiarre antzokiaren iruditeria dute aztergai Uharteko Arte Garaikidearen Zentroan. Elena Aitzkoa artista eta Labrit Ondarea ari dira lanean; ekainean aurkeztuko dute emaitza

Gonzalez, Segura, Zugaza, Aburto eta Martinez, atzo. ©BILBOKO ARTE EDERREN MUSEOA

Bizkaiko ondarea ikertuko dute Bilboko Arte Ederren Museoak eta Eleiz Museoak

Ane Eslava

Hitzarmen bat sinatu dute bi museoen bildumetan eta lurraldearen historian sakontzeko. Luis Pareten erakusketa bat egingo dute udan.

(H)ilbeltza bekaren antolatzaileak eta saritua, gaur emandako prentsaurrekoan. ©(H)ilbeltza elkartea

Eneko Barberenak irabazi du aurtengo (H)ilbeltza beka

Ane Eslava

Landa eremuan girotutako istorio bat jorratuko du 'Xukunetatik aldendu ahala' izeneko proiektuan.

 ©Euskadiko Orkestra

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna