ERREAKZIOAK

2016ko azaroaren 15a
00:00
Entzun
«[Nafarroako] Gobernuko kideek egin dituzten adierazpenak aztertzen baditugu, badirudi erasotzaileen alde jarri direla. Azalpenak eman beharko dituzte. Akats eta errespetu falta handi bat iruditzen zaigu, gainera, epaileen lana ezbaian jarri izana. Uxue Barkosek arreta handiz zaindu beharko luke Beaumont kontseilariaren jarduna».

Jose Javier Esparza UPNko presidentea

«Polizia operazio honek ez dauka zentzurik eta ez dator bat errealitatearekin. Ez gatoz bat gisa honetako neurri errepresiboekin. Atxilotzeko erabakia aberrazio juridiko eta politiko bat da. Zergatik egin dira atxiloketak, jakinik pertsona hauek deklaratzeko borondatea zutela? Kuriosoa ere bada Guardia Zibilaren esku uztea atxiloketak, auzi honetan parte interesatua delako».

Adolfo Araiz EH Bilduko eleduna

«Ikertu behar duenak iker dezala eta, hala badagokio, epai dezala. Dena den, Altsasun jazo zenari buruzko irakurketa politizatu eta neurriz kanpoko bat egin da, eta hori ez da batere ona behar den neurriarekin eta soseguarekin aztertzeko gertatutakoa».

Carlos Couso Nafarroako Ahal Dugu-ko eleduna

«Epaileak Zigor Kodearen interpretazio zuhurra egitea espero dugu. Erasoa jaso zutenei, berriz, gure elkartasuna adierazi nahi diegu eta gaitzetsi egiten ditugu gisa honetako erasoak».

Koldo Martinez Geroa Baiko eleduna

«Prozedura judizialak errespetatzen ditugu, baina, gure ustez, zentzugabekeria bat litzateke gertatukoa indarkeria terroristatzat jotzea. Jauzi arriskutsua izango litzateke ».

Jose Miguel Nuin Ezkerrako eleduna

«Erabakia zentzugabekeria bat da: arbitrarioa da eta bultzada politiko bati erantzuten dio».

ELA

«Alde hemendik leloak berebiziko indarra hartu. Amorrutik, baina bereziki ideia argi batekin, esan nahi dugu bidaliko ditugun eguna ospatuko dugula eta egun hori geroz eta hurbilago dagoela».

Ernai

«Berriz ere, estatu espainoleko agintariek usteldutako medio judizial, polizial eta mediatikoak erabili dituzte propaganda politikoa egiteko».

Gazte Abertzaleak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.