Irudia. Bilbo-Donostia

Lauaxeta eta Abadia sariak, banatuta

2015eko abenduaren 3a
00:00
Entzun
Bizkaian irakaskuntzaren aldeko apustua egin zuten guraso aitzindariei eman zien atzo Lauaxeta saria Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiak. Guraso guztien izenean, Joseba Arrieta Txertudiri eta Josu Meabe Mintegiri eman zieten saria —ezkerreko irudian— eta hil ondoko saria Sabin Zubiriri eta Josune Zearrari. Bestalde, atzo jaso zuen Anton Abadia saria Donostian Kike Amonarrizek, Gipuzkoako Aldundiak emanda —eskuineko argazkian—. Tolosarrak euskarari egindako ekarpena izan du kontuan aldundiak saria ematerakoan, eta Amonarrizek lanean jarraitzeko «akuilu» gisa hartu du. Euskara aurrera egiteko adostasuna eskatu du. Markel Olano ahaldun nagusiak euskalgintzarekin elkarlanean aritzeko «apustua» egin du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.