Laguntza eske, Arcelorrek Bergaran 41 langile ez kaleratzeko

Erredakzioa
Gasteiz
2017ko azaroaren 16a
00:00
Entzun
Arcelor Mittalek Euskal Herrian dituen lantoki guztietako ELAko eta LABeko ordezkariak Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean elkartu ziren atzo, gobernuaren esku hartzea eskatzeko. Altzairuaren multinazionalak 41 langile bota nahi ditu Bergarako fabrikatik. Iaz Zumarragako lantegia itxi zuen, handik kilometro gutxira.

ELAk eta LABek gogorarazi zuten Arcelor Mittal 3.000 milioi irabazten ari dela aurten, baina, hala ere, ez duela inbertitzen Euskal Herriko lantegietan. «Desindustrializazio prozesua […] Jaurlaritzaren ixiltasunarekin eta konplizitatearekin egin du», diote sindikatu abertzaleek. Haien arabera, Gasteizko gobernuak «multinazionalekiko menpekotasuna» erakusten du, eta «langileek jasoko dutenaren erantzule ere izango da».

CCOO ere kaleratzeen aurka azaldu da, eta Bergarako lantegiaren geroa bermatzeko plan bat eskatu dio enpresari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.